Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai-Artek antolatuta
Magiak Arrasateko txoko guztiak beteko ditu maiatzaren 25ean
Victor Magoak, Ilusionismak, Jon Magoak, Eva Magoak, Zero Hek, Liuba Magoak eta Oliver Magoak parte hartuko dute Magia Festan

Testua eta kartela: Ibai-Arte. 2019ko maiatzak 16, osteguna

 

Maiatzaren 25ean Ibai-Artek MAGIA FESTA ospatuko du ekintzez beteriko egun batean. Magoak kaletik aurkituko dituzu gertuko magia eginez udalerriko txoko desberdinetatik: plazak, kaleak, saltokiak, tabernak, etab. (12.00-15.00/17.00-21.00)

 

 Bestalde, 30 minutuko magia tailerretan parte hartzeko aukera egongo da. Bi gune izango dira: Mondragon Hotela eta Herriko Plaza. Tailerretan parte hartzeko izen eman beharko da 943793090 telefonora deituaz edo aitziber@debagoiena.eus helbidera edo 688734149 (whatsapp) idatziz. (12.00-15.00/17.00-19.00) Magia saltokia jarriko da prezio herrikoia izango duten produktu desberdinekin Herriko Plazan. (12.00-21.00)

 

Arratsaldeko 18:00etan OLIVER eta LIUBA MAGOEN SHOWa izango da Herriko plazan. Magia festan parte hartuko duten magoak hauek izango dira: VICTOR MAGOA, ILUSIONISMA, JON MAGOA, EVA MAGOA, ZERO H, LIUBA MAGOA eta OLIVER MAGOA.

 

Ondoren, festari bukaera ezin hobea emateko, eguna Moonshine Wagon musika taldearen emanaldiaz bukatuko da Herriko Plazan, iluntzeko 19.00etatik aurrera Kajoi tabernarekin lankidetzan.

 

Eta gogoratu, ekainaren 14a bitartean, Arrasateko dendetan erosketak egiteagatik erosketa doan eraman dezakezula!

 

Parte hartu eta gozatu magiaz!

 

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren, Rural kutxaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.

*Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

 

 (id: 1012432)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE