Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Biktima batzuen (senide,lagunen) laguntza izan du

Jesus Mari Zabarte aske geratu da, 29 urte luzeko kondena bete ostean

Espainiar justiziak ezarritako kondena bete ondoren, preso politiko ohi arrasatearra Jaengo espetxetik irten berri da. Espetxean denbora luzeena egin duen etakidea izan da.

595.Zabarte.KEPA-ORMAETXEA (id: 7750055)


Argazkiak: Kepa Ormaetxea / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2013ko azaroak 20, asteazkena


1984tik kartzela barruan izan ondoren, Jesus Mari Zabarte Arregi “Garratz” arrasatearra libre geratu berri da.

Jaengo espetxetik atera da, zenbait senide eta lagunen (zenbait biktimen) laguntzarekin. Momentu hunkigarriak bizi izan dituzte.

Hamaika pertsona hauek atzo goizean joan ziren Jaeneraino, baina atzo kartzelak ez zuen Jesus Mari Zabarte aske utzi.

Itxaroten ari zirela guardia zibilen patruila bat hurbildu zaie, baina tratua zuzena izan da.

Jesus Mari Zabarte honezkero bere sorterrirako bidean da. Etxean ez du ama aurkituko, Joxepa Arregi, Etxerateko ohorezko lehendakaria izandakoa, 2010ean zendu baitzen, bere semeari berarekin azken unean egoteko aukera ukatu baitzion espainiar gobernuak.

 

595.Zabarte2.KEPA-ORMAETXEA (id: 7779786)

 

Jesus Mari Zabarte 1973an, 1978an eta 1984an espetxeratua izan zen, eta bera da ETAko presoen artean denbora luzeena egin duena espetxean.

Espainiar exekutiboak 2014ra luzatu nahi zion kondena, 197/2006 doktrina ezarriz, baina Estrasburgoko sententziak indargabe utzi du doktrina.

Frankismo garaian, 1967an, sartu zen ETAn, errefuxiatuta egon zen Ipar Euskal Herrian, eta ekintza ugaritan parte hartu zuen, erakunde armatuak egindako bortitzenetakoetan.

Ondorioz, justizia espainiarrak 615 urteko espetxealdia ezarri zion. Ordutik urrunduta izan du kartzela ugaritan, berak eta bere senide eta lagunek dispertsioa jasanez:

  • Carabanchel
  • Herrera de la Mancha
  • Alcala-Meco
  • Almeria
  • Ceuta
  • Salto del Negro
  • Puerto de Santa Maria
  • Alcala-Meco
  • Salto del Negro
  • Alcala-Meco
  • Valdemoro (1993.06.--)
  • Valdemoro (1993.10.02)
  • Salto del Negro
  • Valdemoro (1994.04.11)
  • Salto del Negro
  • Valdemoro (1994.09.23)
  • Salto del Negro
  • Valdemoro (1996.01.04)
  • Valdemoro (1997.02.19)
  • Salto del Negro (1990.04.07)
  • Huelva (1998.12.23)
  • Valdemoro (2000.02.11)
  • Huelva
  • Jaen II
  • Huelva (2004.08.--)
  • Valdemoro (2006.03.09)
  • Huelva (2006-04-20)
  • Jaen II (2010.05-2013.11)
Kondena osorik bete ondoren, aske geratu da gaurkoan, eta preso ohia bere sorterrira bueltan da.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE