Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekin Emakumeak, ElkarHezitzen, IMME eta Arrasateko Udalak antolatuta.
Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako lelo lehiaketa
Urtero bezala, Ekin Emakumeak elkartea, ElkarHezitzen, IMME eta Udala arrazakeriaren kontrako egunerako egitarau bat sortzen ari dira. Aurten, 12 eta 18 urte bitarteko gazteen artean lelo lehiaketa bat zabaldu dute, aurrerantzean ekintza desberdinetan erabiliko dutena.

Testua eta kartela: Ekin Emakumeak.

 

Leloa aurkezteko epea otsailaren 25ean bukatzen da. Bi modutara aurkeztu daitezke: Emailez, aniztasuna@ekinemakumeak.euk; Edo Pablo Uranga 4, beheko postontzian. Leloarekin parte hartzaileen izen-abizenak, ikastetxea eta kontakturako emaila jarri beharko dira. Martxoaren 3an irabazlearen izena ezagutzera emango da herriko komunikabideetan. Saria 100€koa izango da Ibai-Arte-ko dendetan gastatzeko.

 

Parte-hartzaileak 12-18 urte bitarteko gazteak izango dira. Bakarka edo taldeka parte hartu daiteke. Talde edo norbanako bakoitzak lelo bat baino gehiago aurkeztu ditzake.

Lehiaketa honetako antolatzaileek eskubidea daukate aurkezten diren leloak sarean jarri edota hauen zabalkundea egiteko. Irabazlearen mezua Arrazakeriaren kontrako eguna dela eta argitaratuko diren euskarri desberdinetan erabiliko da.

 

Leloa idazterako orduan kontuan izan beharreko alderdiak:

 

- Bi hitz edo gehiago osatutako esaldi laburra izan behar da.

- Arrazakeria kontrako edota bizikidetza eta tolerantziaren aldeko mezua jasotzea.

- Lelo bakarra beharrean hizkuntza ezberdinetako lelo sorta bat ere aurkeztu daiteke, parte hartzaileen ama hizkuntza ezberdinetan idatziak.

- Euskaraz aurkezten ez diren lelok, euskaratuta ere aurkeztu beharko dira.

 

 (id: 9481493)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE