Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Abenduak 1, HIESA-ren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna
Gurutze Gorriak egun GIB eta HIESA-ri buruzko sentsibilizazioa lantzen du teknologia berriak erabiliz. Zerbitzua, kanal ezberdinetan eskeintzen du: doako telefonoa posta elektrikoa, webgunea, txat zerbitzu eta sare sozialak (Facebook eta Twitter).

barru595 (id: 9579362)

 

Testua: Maitane Muñoz-Argazkia:historiapedia.com -2015/11/30

 

Bihar, abenduak 1, HIESA-ren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira Gurutze Gorriak sentsibilizazio kanpaina berezi bat jarri du martxan “Jar ezazu. Ez du garrantzirik. HIES egiteko badu” lelopean. Informazio puntuak, tailerrak, zabalkundeko materialaren banaketa...Egun haeutan Euskal Herrriko beste hainbat herritan egon ostean, abenduaren 3an Arrasatera helduko da kanpaina.

 

Egitasmo hauek 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat daude zuzenduta batez ere.  Helburua jokaera arriskutsuak ekiditzea da eta gaixotasun hauek pairatzen dituzten pertsonen aurkako diskriminazio jokaerak desagertaraztea. 

 

Azken 30 urteetan asko aurreratu da gaixotasuaren sendaketan, medikamendu berriak kaleratu dira, gaixoen bizi kalitatea asko hobeto da, baina, oraindik lan asko dago egiteko. "Kalkulatzen da gaur egunestatuan 130.000-160.000 pertsona inguru daudela GIBak infektatuta, eta horietatik %25-30ek ez dutela beren egoeraren berri. Horrek erakusten du, informazio eta sentsibilizazio kanpaina ugari egiten den arren, infekzioaren oinarrizko alderdiei buruz ezagutza hobea eta handiagoa beharrezkoa dela: sintomak, transmititzeko mekanismoak, prebentzio eta tratamendu moduak, etab". 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE