Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Elkartasun Egunean, zapatuan

Asun Arana eta Arantxa Sasiain errefuxiatu politikoek ongietorria jaso zuten [Bideoa]

Bi arrasatearrek hamarkadak eman dituzte klandestinitatean edota errefuxiatu politiko gisa Ipar Euskal Herrian, Aljerian, Venezuelan,... Gatazka politikoaren soluzioa bultzatzeko asmoz, jaioterrira itzuli ziren zapatuan, eta herrikide ugariren txaloak, musuak eta besarkadak jaso zituzten. Borrokan jarraitzera dei egin zuten.

Bideoa eta portadako irudia: Kepa Ormaetxea / Testua: Gontzal Landa Herbias /

2014ko irailak 18, osteguna

 

Ekarpenak egiteko asmoz, gatazka politikoa gainditu nahian, Asun Arana eta Arantxa Sasiain errefuxiatu politiko arrasatearrak euren sorterrian izan ziren zapatuan.

 

Egun horretan Elkartasun Eguna ospatu egin zen, eta manifestazioaren ostean, ongietorria eman zitzaien biei.

 

Ekitaldia Portaloian hasi zen, eta bi emakumeek Erdiko Kalean gora egin zuten, herritarrek egindako giza korridoretik igaroz, txalo, irribarre, besarkada, ikurrina, banderola,... artean.

 

Ekitaldia Herriko plazan jarraitu zuen, eta oholtza gainean biek eskerrak eman zizkieten herritar ugariei eta borrokan jarraitzera dei egin zuten.

 

Arantxa Sasiain Etxabe arrasatearra 1949an jaio zen, eta diktadurapean ETA erakundean sartu zen 70. hamarkadan.

 

Trantsizio garaian Ipar Euskal Herria geratzea erabaki zuen, eta Angelun gerra zikinaren atentatua jasan zuen 1979an, Txomin Iturbe Abasolorekin zela.

 

Urte horretan, estatu frantziarrak errefuxiatu estatusa kendu zion, eta Venezuelara bizitzera Joan behar izan zuen.

 

1982an hegoamerikar estatuak errefuxiatu izaera ukatu zion, eta Ipar Euskal Herrira itzuli zen.

 

1994an polizia frantziarrak atxilo hartu zuen, ETAko kide izatea egotzi ziolarik. 1999an berriro atxilotu zuen estatuak ezarritako “arresto domiciliario”tik aldegiteagatik.

 

Berak, Errefuxiatu Politikoen kolektiboko beste iheslariek bezala, gatazka politikoa konpontzeko borondatea agertu zuen, Elkartasun Hatsa ekitaldian, Miarritzen, iazko urtean.

 

Egun hartan ere herrikide ugariren berotasuna jaso zuten Arantza Sasiainek eta beste iheslari politikoek.

 

Asun Arana Altuna 1955ean sortu zen, bere familiak Bedoñan baserria zeukalarik. Diktadurako garaietan gaztetatik ETA erakundearekin bat egin zuen.

 

Klandestinitatean urte luzeak egin zituen, eta 1976an Donibane Lohitzunen polizia frantziarrak atxilo hartu zuen.

 

1989an, ETAren eta Gobernu espainiarraren arteko negoziaketen testuinguruan, Gobernu aljeriarrak 11 euskaldun kanporatu zituen, horien artean haurdun zegoen Asun Arana, Venezuelak babesa eman zielarik.

 

2004an Hugo Chavezen Gobernuak venezuelar nazionalitatea onartu zion.

 

 


Erlazionatutako albisteak:
Iheslari politiko arrasatearrek ere soluziorako eragile izan nahi dute
2013ko ekainaren 18an publikatutako albistea



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE