Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol ibilbide onenaren saria Arrasateko Kirol Mahaiak izendatuko du

Aurtengo kirolari onena bozka daiteke gaurtik aurrera

14 urtetik gorako arrasatearrek zortzi hautagairen artean aukeratu dezakete kirolari edo kirol talderik onena, maiatzaren 26ra arte. Kirol Sariak ekainaren 6an ospatuko dira.

 

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak: MB artxiboa / 2019ko maiatzak 13, astelehena

 

Udaleko Kirol Sailak jakitera eman ditu, egindako merituak tarteko, aurtengo kirolari onena izateko zortzi hautagaiak. Pasa den edizioan bezala, 14 urtetik gorako Arrasaten erroldatutako herritarrek bozkatu ahalko dute euren kirolari edo kirol talderik gogokoena. Arrasateko Udalaren esteka honetan eman daiteke botoa. Hona hemen 8 hautagaiak:

  • Aitor Fernandez: Arrasateko futbol atezainak Espainia mailako lehen mailan burutu du debuta Levante taldearekin.
  • Jonathan Perez: pertika jauzilariak pasa den irailean Malagan jokatutako Master mailako Munduko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen Master 35 kategorian, 4,65 metrotako marka lortuz.
  • Istar Dapena: pertika jauzilariak Duela 23 urte Jon Karla Lizeagak ezarritako Gipuzkoako marka gainditu du, 5,26 metroko jauzia burutuz.
  • Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea: Sorian jokatu berri den Aerobikeko Espainiako Txapelketan banakako N3 mailan 1. postua lortu dute (Uxue Azkue) eta bikoteko N3 mailan berriz, 3. postua (Izaskun Garcia - Nahia Irazola).
  • Maialen Axpe: pertika jauzilaria pasa den otsailean Donostian jokatutako Espainia mailako emakumezkoen kluben txapelketan lehena izan zen (4,40 metro). Hile berean Antequeran jokatutako Espainiako txapelketa irabazi zuen pista estalian (4,50 metro). Azken garaipen honek Europako txapelketara sailkatu zuen nahiz eta bertan ezin izan zen finalerako sailkatu.
  • Irene Murua: saskibaloi jokalariak iazko urrian 16 urterekin egin zuen debuta elitean, DIA Ligan. Arabako kopa irabazi eta Espainiako txapelketa jokatu du juniorren Ointxe Araski taldearekin.
  • Arrasate Arlutz Xake Taldea: Datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatuko dute ligan bigarren sailkatu eta gero.
  • Malen Ruiz de Azua: pertika jauzilariak otsailean Donostian jokatutako Espainia mailako emakumezkoen kluben txapelketan bigarrena izan zen (4,35 metro) eta Antequeran jokatutako pista estaliko Espainiako txapleketan ere bigarren postua lortu zuen (4,38 metro).

Bestalde, Arrasateko Kirol Mahaiak sei pertsona edo talde eragileren artean aukeratuko du aurten Kirol Ibilbide Onenaren Saria nori eman. Mahai hau zenbait alderdi politiko, ikastetxe, kirol elkarte eta Gazteria, Berdintasun eta Jubilatu erakundek osatzen dute. Hauek dira hautagaiak:

  •  Mariano Arrieta (hilondoko titulu bezala): 1994 eta 2010 urte tartean Arrasate Eskubaloiko lehendakaria eta bazkide babeslea izandakoa lan gogorra egin izan du beti eskubaloiaren alde.
  • Arrasate Atletiko Taldea (75. Urteurrena): Aurtengoan Arrasateko Atletismo Taldeak (“Asociación Juventud Deportiva de Mondragon” izenpean emandako urteak batuz) 75 urte betetzen ditu Arrasatearren artean atletismoa zabaldu eta disziplina desberdinak landuz. Hainbat atleta esanguratsuk eman dituzte beraien lehen urratsak bertan.
  • Arantzazu Zubia: Gimnasia erritmikoa praktikatzen hasi eta kirol honetara lotu zen gazte-gaztetatik. Berak sortu zuen Dragoi Gimnasia taldea eta bere eskutik joan da hasten kluba.
  • Jon Basurko: Arrasaten saskibaloiaren sorrera zeharo lotuta dator berari. Bera izan zen Arrasaten saskibaloiko lehen taldearen entrenatzaile 1.968ko urtean lehen partidu ofiziala jokatuz. Geroztik saskibaloiaren alde lanean izan da.
  •  Maria Jose Gil: 1993an lasterketetan parte hartzen hasi zen eta geroztik ez dio korrika egiteari utzi. 78 urteko atleta beteranoak gainditu eta hobetzeko sekulako ispiritua dauka. Zenbatu ezinak diren trofeo, domina eta errekorrak gainditu ditu. Gaur egunean lehiatzen jarraitzen du.
  • Karmelo Bergaretxe: Urteetan zehar Besaide Mendizale Elkarteko zuzendaritzan izandakoa. Mendizaletasuna Arrasatearrei bere dimentsio guztietan aurkezteko ahaleginak egin izan ditu beti. Aurten utzi du zuzendaritzako kide izateari.
 (id: 73887)

 

Argazki galerian hautagaien irudiak aurkitzen dira, goian izendatutako ordena jarraituz.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE