Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Mondrak ezin izan du liderraren aurka (2-4)

Ibai Trebiño / 2017-04-01
 
Partida ona erdietsita, Mondrak ezin izan du Anaitasuna liderra garaitu. Arerio gogorra zuen gaurkoan Mondrak eta bigarren minutuan jaso du lehendabiziko gola talde zerrajeroak (0-1). Hasierako 10 minututan nagusitasun osoz aritu da  Anaitasuna, baino hortik aurrera Mondrak bere jokua baliatu eta gol aukerak sortzen hasi da. Iker Uribarrenek lortu du banakoa eta Gorka Erañak lortutako gol ikusgarriari esker, Mondra aurretik joan da atsedenaldira (2-1).

Bigarren zatiko hasieran, Anaitasunak partida minuturik onenak jokatu ditu eta 10 minutu eskasean markagailuari buelta ematea lortu du Azkoitiako taldeak. Binakakoa Mondraren defentsaren hutsegite baten ondorioz heldu da, talde azkoitiarrak falta bat atera ondoren. 2-3koa Ioritz zerrajeroen atezainak edukitako zorte txarraren ondorioz etorri da eta laugarren golak partidari epaia eman dio.

Halere, Mondrak ez dio aurpegia galdu partidari eta bukaerara arte lehiatu da. Partida bukaeran, Mojategi txalo zaparrada batekin agurtu du talde zurimorea.

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE