Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Mic' txapelketa ospetsuan parte hartuko dute Ointxeren hiru taldek
Gaurtik hasita, domekara arte jokatuko da txapelketa Gironan -Kataluinan- eta Ointxeren kadete zein infatil taldeek hartuko dute parte bertan. Bestalde, Irene Murua kadeteak Espainiako selekzioarekin konzentratuta emango ditu aste santuak.
 (id: 9594900)
Ibai Trebiño / 2017-04-13 (argazkia: MB artxiboa) 
 
Nazioarteko saskibaloi txapelketa -MIC- izeneko lehiaketa gaur hasi da eta domekara arte ospatuko da. Gironako hainbat herrietan -sei egoitza ezberdinetan- jokatuko da torneoa eta Arrasateko taldearen hiru ekipok hartuko dute parte; Ointxeko infantil mailako neskek zein mutilek eta kadete mailako mutilek.
 
Izen handiko txapelketa da MIC eta horren erakusle da torneoko parte hartzaileen maila handia, izan ere Turkia, Frantzia edo Espainiar estatutik iritsitako hainbat taldeek hartuko dute parte txapelketan. Arrasatearrentzat lehenengo esperientzia izango da txapelketan eta zentzu handi batean, errekonozimendu handiko afera suposatuko du Arrasateko saskibaloiarentzat. 
 
Bestalde, joan zen asteburuan jokatutako Euskal Ligako playoffetan Ointxe taldeko kadete mailako neskak kanporatuak izan ziren Gernika txapeldunaren aurka finalerdiak galdu ondoren. Partidu ona egin arren, azkenean Gernikak lortu zuen garaipena (54-50) eta finalerako txartela; Lehen zati bikaina jokatu zuten Ointxeko neskek eta atsedenaldira bi puntuko abantailarekin joan ziren arren,  partida bukaeran erabaki zen eta esan bezala, arrasatearrek osta-osta galdu zuten Gernika txapeldunaren aurka.
 
Irene Murua Espainiako selekzioarekin
 
Ointxek informatu duenez, Irene Murua, Ointxe saskibaloiko jokalariak, 16 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin aritzeko deia jaso eta datozen egunetan Zaragozan izango da hainbat partida jokatzen. Joan zen abenduan aritu zen Murua estreinekoz Espainiar selekzioarekin eta orain bigarrenez lehiatuko da konbinatu nazionalarekin.
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE