Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Ekintzaren antolatzaileak]

Pankartei buruzko oharra eta Udalari erantzuna

Emakume guztiak beldurrarekin hezi gaituzte. Gure heziketa “Puta” izendatuak izan ez gaitezen bideratu dute. Bizi txarreko emakumeak, kontrolatuak eta lanbide okerrekoak.

595.SJ.16.Pankarta2 (id: 6500429)


Testua: Ekintzaren antolatzaileak / Argazkia: MB / 2016ko ekainak 26, igandea

 

Emakume guztiak beldurrarekin hezi gaituzte. Gure heziketa “Puta” izendatuak izan ez gaitezen bideratu dute. Bizi txarreko emakumeak, kontrolatuak eta lanbide okerrekoak. Prostituzioaz, putez, estigmez.. hitz egin behar dugu. Ikusarazi, salatu eta eraldatu behar ditugu. Edo gure egin. Eta “puta” izatea, sexualki askea, independentea, nor bere buru eta gorputzen jabea, langilea, sistemaren kontrakoa… izatea esan nahi badu, gu ere putak gara! Eta hori da, hain zuzen, irudikatu nahi izan duguna.

 

Batzuentzat, iraingarria da gure aluak odoletan ikustea, odol hori hilero isurtzen dugu, isuri dugu eta isuriko dugu. %51 gara, eta ez dugu onartuko gure gorputzak iraingarritzat jotzea, are gutxiago gure odola.

 

Iraingarria dena da aste betean lau emakume erailak izan eta ezer ez esatea. Iraingarria da Erkoreka jaunak gertakari horiek genero biolentzia ez direla esatea. Iraingarria da harreman afektiborik behar izatea hilketa bat biolentzia matxista dela esateko; hortik kanpora biolentzia matxistarik egongo ez balitz bezala. Iraingarria da Ibarra eta Iruneko jaietan, 6 emakume drogatu eta bahitzea. Iraingarria da aste betean hori guztia gertatu eta zuen ahotan puta Juanen pankarta bakarrik egotea. Iraingarria da gure baginak eskandaluzkotzat jotzea. Iraingarria da horrekin izutzen den jendarte matxista.

 

Guk gure bidean tinko jarraituko dugu, jakin badakigulako borroka feministak egingo gaituela herri eta hurrengo hilean ere kuleroak, tangak… odolez zikinduko ditugula!

 

Gora  Puta Juanak!
Gora Borroka Feminista!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE