Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Leporaino bete da Monterron Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ikusteko
Arratsaldean zehar Zaldibarren Eguzki Laruren parkeaz gozatu eta gero, herriko umeak Monterronera abiatu dira Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en ikuskizunaz gozatzeko. Leporaino bete da parkea, eta emanaldia ahaztezina izan da gerturatu diren umeentzat.

I.B.G. / 2009ko ekainak 25, asteazkena


 

Arratsaldeko 7ak pasata zirenean eman diote hasiera ikuskizunari Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-ek.  Aurretik, Arrasateko haurrek, Eguzki Laruren jolas parkeaz gozatzeko aukera izan dute Zaldibarren.  18:30 inguruan abiatu dira, Eguzki Larurekin batera, Monterronerantz.

 

Ikuskizuna hasi denean parkea haurrez gainezka zegoen, eta ederto pasa dute pailazoen ikuskizunarekin.  Abestiak eta antzerkia tartekatu dituzte, eta gurasoek seme-alabekin batera  ezin hobeto igaro dute arratsaldea, umeen gozamenerako batez ere.  Umeek txalo eta salto egin dute pailazoekin batera, eta irribarrea eta algara izan dira nagusi Monterronen gaur arratsaldean, guraso zein haurren gozamenerako.

 

11 (id: 234623)

 

 

10 (id: 220905)

 

 

9 (id: 207089)

 

 

8 (id: 195242)

 

 

7 (id: 182336)

 

 

6 (id: 170363)

 

 

5 (id: 157571)

 

 

4 (id: 143052)

 

 

3 (id: 125470)

 

 

2 (id: 112956)

 

 

1 (id: 100996)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE