Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Errepidetik irten ostean

Furgoneta bat irauli egin da saihesbidean

Istripua eguerdiko 14:00 inguruan gertatu da, eta suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzainak bertaratu behar izan dira.

595.Furgoneta.Iraulita.Istripua.19.06.05 (id: 9470657)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 5, asteazkena

 

Eguerdiko 14:00 aldera furgoneta bat, Opel Vivaro modelokoa, saihesbidetik zihoala, errepidetik irten da ospitalearen atzealdearen inguruan.

 

Gidaria Bergararako norabidean zihoan, baina ezagutzera eman ez diren arrazoiengatik, kontrako norabideko erraia gurutzatu du, eta errepidetik irten ondoren, espondaren aurka jo du.

 

Ertzaintzaren lehen datuen arabera, furgonetaren gidariak ez du "itxuraz osasun arazo handirik izan, beso batean kolpe bat jaso du" baina badaezpada ospitalera eraman dute. 

 

595.2Furgoneta.Iraulita.Istripua.19.06.05 (id: 9541443) 

Ibilgailua iraulita geratu da, aurrealdea txikituta eta saihesbidearen erraietako bat oztopatzen. Istripuaren ondorioz, suhiltzaileek, udaltzainek eta ertzainek lan egin behar izan dute.

 

Momentu hauetan (14:49an), furgonetak oraindik bertan jarraitzen duenez, trafikoari bidea txandaka ematen ari zaizkio. Ondorioz, bertatik igaro behar baduzu, normalean baino tentu handiagoz gidatu.

 

Albistea osatzen gabiltza 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE