Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaurko egunean hil zuen Angiolillok Canovas del Castillo
Santa Agedako bainuetxean gertatutako heriotza Historiaren orrialdeetan mantenduko da luzaro. Anarkista italiarrak hiru tiroz hil zuen Canovas del Castillo, 1897ko abuztuaren 8an.

595 (id: 9273494)

 

Koldo Carrillo- 2012/08/08

 

Gaurko egunean, duela 115 urte, Historiaren orrialdeetan luzaro biziraungo duen hilketa gertatu zen gurean, Santa Agedako bainuetxean, zehatz-mehatz esanda. Izan ere, Michel Angiolillo izeneko anarkista italiar batek Canovas del Castillo hil zuen hiru tiro emanda, gobernu espainiarraren presidentea eta monarkiaren berrezarkuntzaren egilea. Izan ere, presidentea bere oporraldia igarotzen zebilen Santa Agedan eta toki berean, Emilio Rinaldini izenaren pean izena emandako gizon italiar bat zegoen, Il Popolo periodikoko kazetari moduan.

Domeka hartan, 1897ko abuztuaren 8an, Canovas, Santa Ageda elizan meza entzun ostean, bere emaztearen zain zegoela, egunkaria irakurtzen zebilen bainuetxera bidean. Angiolillok momentu bakarti hura erabili zuen Canovasi gerturatu eta hiru tiro emateko. Eguerdiko 13:30ak ziren eta lehenengo bi tiroak buruan eman zizkion, hirugarrena albo batean. Hortik ordubetera, Canovas del Castillo hil zen eta anarkista italiarra atxilotu zuten. Angiolillo kondenatua izan zen eta Bergarako kartzelan exekutatu zuten 1897ko abuztuaren 20an. Garrote vil-ean exekutatua izan aurretik, italiarrak “Germinal!” (beste berri batzuk jaioko dira) oihukatu zuen.Michel Angiolillo Foggia-n jaio zen, Napolitik gertu, eta tipografo eta kazetaria zen.
300 (id: 9261685)

 

Anarkista italiarrak (ezkerreko irudian) adierazi zuenez, Montjuich-eko gazteluan torturatuak izandako anarkista katalanen aurkako errepresioaren arduradunak hiltzea zen bere asmoa. Bertan, 8 heriotza zigorren epaia eman zitzaien eta beste hainbat kartzela eta deportazio zigor ere. 1895 edo 1896an, Bartzelonara iritsi zen Michel Angiolillo. 1897an, ostera, abuztuaren lehenetan, Madrileko tren geltokian Zumarragarako bidea hartu zuen eta handik, Santa Agedako bainuetxera zuzendu zen gurdian.

Mayoral Sendino borreroak exekutatu zuen Angiolillo

Historiaren kapitulu honetan, Josu Arteaga arrasatearrak pertsona berri bat ezagutzera eman zigun iaz bere Ogibidea film laburrean. Izan ere, gertakari honen inguruan ikertzen ari zela, Gregorio Mayoral Sendino borreroaren izena aurkitu zuen paper artean eta honek historiaren biraketa suposatu zuen. Borrero honek garrote vil-ean exekutatu zuen Angiolillo. Arteagak El diario de Burgos-eko hemerotekan, Mayoral Sendinori egindako elkarrizketa bat aurkitu zuen, non gauza harrigarriak esaten zituen.
300.2 (id: 9532889)

 

Gregorio Mayoral Sendino espetxez espetxe ibiltzen zen jendea akabatzen eta naturaltasun osoz mintzatzen zen heriotzari buruz. Josu Arteagak, bere Ogibidea film laburrean, modu dramatiko eta trebean irudikatzen ditu Canovas del Castillo hil aurretik, Angiolillok emandako pausuak. “Nire ogibidea tristia zen arren, ondo betetzen nuen”, zioen borreroak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hemen Josu Arteagaren Ogibidea film laburra. 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE