Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Fanzine tailerra antolatu du Ekin Emakume elkarteak

Maiatzaren 17, 24 eta 31an egingo da eta fanzinen teknika, historia eta ilustrazioa landuko dira.

Testua: Ibai Trebiño / 2016-05-04

 

Ekin Emakumeak elkarteak Fanzine tailerra antolatu du datorren maiatzerako.

 

Bailarako artista diren Helena Azkarragaurizar eta Nagore Uriartek dinamizatuko dute tailerra, eta besteak beste teknika, historia eta ilustrazioa landuko dira.

 

Fanzineak eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutu eta sormena lantzeko modu polita izan daitekelakoan parte hartzeko gonbida luzatu dute Ekin emakumeko lagunek.

 

Tailerra maiatzaren 17, 24 eta 31an ospatuko da eta bertan izena emateko emakumeak@ekinemakumeak.eus erabilgarri jarri dute. 

 

 (id: 978176)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE