Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jaiak igandera arte luzatuko dira

Giro ezin hobearekin hasi dira Garagartzako jaiak

 (id: 9235037)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko irailak 27, ostirala.

 

Giro ezin hobearekin hasi dira gaur arratsaldean Garagartzako jaiak. Samigelako jaiak igandera arte luzatuko dira, eta jai batzordeak ekitaldi ugari antolatu ditu. Arratsaldeko 19:00etan antolatzaileek ikurrina igo dute Patxizarrena etxeko balkoira, eta ondoren, haurrentzako bolo-boloa bota dute. Ondoren, auzotarrek buzkantza-jana egiteko elkartu dira.

 

 (id: 9249374)Ohikoa denez, gaueko 22:00etatik aurrera Buzkantza Rock jaialdia ospatuko da. Aurten, Kañeria 13, Txerrikumeak eta Repelencia taldeek girotuko dute gaua. Egunari amaiera emateko, goizeko 2:00etan berakatz zopa banatuko da bertaratzen direnen artean.

 

 (id: 9265037)Larunbata, irailak 28:

 

09:00: Diana, gaiteroen laguntzaz

11:00: Umeentzako jolasak

12:00: Hildakoen aldeko meza

13:00: Bermuta

15:00: Auzo-bazkaria eta paella lehiaketa

17:00: Auzotarren arteko jolasak

18:00: Gorriti eta bere animaliak

20:00: Pintxo pote musikatua

22:00: Lamiaren jaitsiera

22:30: DJa

 

Igandea, irailak 29:

 

10:45 Meza nagusia

11:00 Zaldiak

12:00 Euskal dantzak

13:00 Auzo luntxa

15:00 Jaien amaiera


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE