Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maulera irteera egingo dute Arrasateko euskaltzaleek
Bestalde, asteburu honetan ospatuko den Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute Arrasateko hainbat eragilek.

 (id: 9245631)
Ibai Trebiño / 2017-05-12 (argazkia: tourism64.com)
 
Anaitzearen bidean, Xiberoko eta Arrasateko euskaltzaleen arteko harremana gero eta estuagoa bilakatu da azken urteetan eta horren ondorioz, ugariak izaten ohi dira bi herrietako euskaltzaleek egiten dituzten topaketak. 

Testuinguru horretan, Maule ezagutzeko eta Urdiñarbeko Müsikaren Egünaz disfrutatzeko asmoarekin, AED elkarteak irteera antolatu du datorren ekainaren 4rako. Xiberoko euskaltzaleak gidari, Maule hiriburua ondo ezagutu eta hango euskaltzaleen jairik nagusietako batean murgiltzeko aukera paregabea izango dute bertara gertaratzen direnak.   

Horretarako, AED berak autobusa antolatu du Mauleraino joateko asmoarekin. Goizeko 8:00etan abiatuko da autobusa eta 11:00etan iritsiko da Maulera, buelta jaiaren ostean izango delarik. Txangoaren prezioa 40 eurokoa izango da eta izena eman nahi duenak, AEDra jo beharko du maiatzaren 26a baino lehen. (Eguneko egitaraua ikusi)

Herri Urrats, domekan Senperen

Bestalde, domeka honetan ospatuko da Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaia, "(H)aizu!" lelopean eta Debagoieneko Loramendi, Jardun eta AED euskara elkarteok autobusa jarriko dute bertara joateko asmoarekin. 9:00etan abiatuko da autobusa Garibaitik eta itzulera arratsaldeko 7etan egingo dute. Izena eman nahi duenak, Txartelak Loramendi, AED eta Jardun elkarteetan egin dezake oraindik, 12 euroren truke (elkarteetako bazkideek 10 eurotan).

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE