Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kaonbi elkarteak laguntza eskatzen du
HIRU KATUK JABEA BEHAR DUTE
I.B.G. / Argazkiak:  Kaonbi / 2011ko martxoak 7, astelehena


300 (id: 9691071)Katuak Ondo Bizi elkarteak, Kaonbi, hiru katuentzako familien bila dabil.  Azaldutakoaren arabera hiru animali hauentzat jabeak bilatu zituzten orain dela aste batzuk, “baina familia hauek katuak bueltan ekarri dituzte”.  Hau dela eta, elkartetik adierazi dute lehenbailehen jabe berriak behar dituztela, “behin behinekoak ez direnak”.

Hiru katuetatik bat errekuperatze prozesuan dago orain, baina beste biak, Garfield eta Frida (ezkerreko argazkiak) izenekoak, adoptatzeko moduan daude jada.  Biek urte eta erdiko adina dute, eta bateren batek adoptatu nahi izanez gero, aurretik Kaonbiko ordezkariekin bildu beharko zen.  Horretarako, telefono hauetan deitu beharra dago:  696287059 edo 630196075.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE