Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bi txerri eta teknologia berrien laguntzarekin datoz aurtengo Santamasak
Gaur egindako prentsaurrekoan egitarauaren nondik norakoak azaldu dituzte, eta une bakoitzean zein ekitaldi izango den jakiteko aplikazio informatikoa sortu dutela iragarri dute.

Isei Barbero / 2013ko abenduak 9, astelehena


 

G300 (id: 9428499)aur, astelehena, aurtengo Santamasen egitarauaren aurkezpena egin dute.  Kulturaten eskainitako prentsaurrekoan Arrasateko Udaleko Kultura zinegotzi Kepa Urteaga izan da, eta berarekin batera ospakizunetan parte hartuko duten kultura talde eta eragile ezberdinen zenbait ordezkari.  Aurtengo berritasunik azpimarragarriena jaiaren ikurraren aldetik dator; izan ere, aurreko urteetan ez bezala, aurten bi txerri zozketatuko dira:  Jose Mari eta Mariano

 

Txerriok tokiko arrazakoak dira, eta aurreko urteetan zozketatutakoek baino pisu gutxiago dutenez, bat beharrean bi zozketatzea erabaki dugu”, azaldu du Santamas Komisioko kide Xabier Gardokik.  Beste berritasuna teknologia berrien eskuetatik etorriko da, aurtengo ospakizunetarako antolatutako ekitaldien berri edozein lekuan izateko telefono mugikor eta dispositibo informatikoetarako aplikazioa sortu baitute. 

 

Bere izena ‘Santamasapp’ da, eta komisioko zenbait kidek garatu dute.  Momentuz Androide eta Firefox sistemetarako dago eskuragai, baina aurki Windows Phone sistema eragilearekin ere erabili ahalko dela eman dute aditzera.  Doan deskargatuta, bertan aurtengo egitaraua kontsultatu ahalko da, eta baita une bakoitzean zer ekintza eta non dagoen jakin ere.

 

 

Egitaraua

 

Ohikoa den moduan, abenduaren 22an ospatuko dira Santamasak Arrasaten, eta jaialdiari goizean goiz ekingo diote arrasatearrek.  Izan ere, goizeko 9:00etan etxafuegoek egun handia iragarriko dute, eta orduz geroztik herriko gaiteroak kaleak alaituko dituzte.  10:00etatik aurrera Laubide plazan ganadu feria egongo da, hegazti erakusketa Biteri etorbidean, eta fruta eta barazkiena Seber Altuben.  Aurten guztira 15 postu izango direla aurreratu dute antolatzaileek.

 

Artisau langintzen jarduera feria ere izango da Jokin Zaitegin, 10:30az geroztik, eta ordu erdi beranduago Aramaioko sagardoa eta taloak dastatu ahalko dira Herriko plazan.  11:00etan Benta Zaharreko Mutiko Alaiek euskal kantu kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena, baita herriko zenbait taldeek ere:  Lore Gazteak eta Arrostaitzeko dantzariak, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpeko txistulariak, albokariak eta gaiteroak.  Iturengo Joaldunak eta Incansables txaranga ere giroa alaitzen arituko dira goiz partean, eta 11:30etan Lore Gazteak dantza taldekoek ekitaldia burutuko dute Herriko plazan. 

 

Azken urteetako tradizioari eutsiz, aurten ere Iñaki Perurena harri-jasotzailea Arrasatera gerturako da Santamas egunean.  Izan ere, goizeko 12:00etan herri kirolak izango dira Zaldibarren.  Ordu berean Arrasateko trikitilarien ekitaldia izango da Herriko plazan, eta ordubete beranduago Arrostaitz dantza taldekoek hartuko dute lekukoa.  13:30etan, berriz, albokariak izango dira bertan arituko direnak, eta ordu laurden beranduago Txerri Dantza izango da.

 

Eguerdira helduta, 14:15etan kalejira herrikoia Musakolako kiroldegira abiatuko da, bertan izango baita herri bazkaria 14:30az geroztik.  Bazkarirako txartelak Ederra, Kajoi, Bengoa eta Amaiur tabernetan egongo dira eskuragai 18 euroren truke.  Txatxilipurdiren eskutik, Musakolako kiroldegian gazteentzako tailerrak egongo direla iragarri dute komisioko kideek.

 

590 (id: 9385033)Kepa Urteaga komisioko kideekin batera  aurkezpen ekitaldian.

 

 

Arratsaldean

 

Egitarauko edukirik potoloenak goiz partekoak izan arren, arratsaldean ere egongo da zer egin Arrasaten.  18:00etan, esaterako, pilota partidu bikainak ikusteko aukera egongo da Uarkapen.  Lehenengo norgehiagokan Arraste Pilota Taldeko jubenil mailako bi ordezkari izango ditugu aurrez aurre:  Moron eta Garate.  Bigarrenean ere ikuskizuna bermatuta egongo da, profesionaletan aritutako bi pilotari kantxaratuko baitira.  Mikel Goñik eta Ibai Bolinagak aurre egingo diete Oscar Lasa eta Zuazuari.

 

18:30etan giza proba izango da Erdiko kalean, Ergobiako Emarri eta Urretxuko giza proba taldeen artekoa.  Zortzi neskek osatutako ekipoak 550 kiloko harria arrastatu beharko du, eta sei gizonezkoek osatutakoak 650koa.  19:30etan Txerri eta Larrain Dantzak izango dira berriro ere Herriko plazan, eta 20:00etan txerrien zozketak erakarriko ditu begirada guztiak. 

 

Horren ostean Egan taldeak dantzaldia eskainiko du eta, egunari amaiera biribila emateko, bertso saioa izango da Amaia antzokian.  AEDk antolatuta, bertan Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Maddi Sarasua eta Sebastian Lizaso izango dira nor baino nor, Maite Berriozabal gai-jartzailearen gidaritzapean.

 

 

Gainontzeko egunak

 

Esan bezala, Santamasetako egun potoloa hilaren 22a da, baina askoz ere lehenago zabalduko da aurtengo egitaraua.  Izan ere, zapatu honetan zenbait ekintza izango dira:  Ganorazko Keinuak delako ekimena, eta honen baitan umeentzako jolasak Biteri plazan goiz eta arratsaldez.  Era berean, Kukai eta Ttanttaka taldeen eskutik, Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizuna eskainiko da Amaia antzokian.

 

Domekan kirolak izango du protagonismoa, goizeko 11:00etatik aurrera gaztetxoenek Santamas Krosa korrituko baitute herriko kaleetan barrena.  12:30etan nagusien txanda izango da, koadrilen arteko krosarekin, hain justu ere.  Arratsaldean haur eta gaztetxoentzat herri jolasak ere izango dira Biterin, baita Herriko plazan dantza taldeen umeen ekitaldia ere.  Eguraldi txarra eginez gero, dantzarien ekitaldia Biterin izango dela iragarri dute.

 

bai Santamas aurretik eta baita ostean ere ekitaldiak nonahi izango dira, eta horien berri izateko onena komisioak prestatutako egitaraua kontsultatzea.  Disfrutatu Santamasaz!!!

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE