Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Inauterietako kartel lehiaketa

Aurten ere Inauterietako kartel lehiaketa antolatu dute. Jarraian dago idatzita araudia eta joan diren urteetako kartel irabazleak.

 

Kartel lehiaketarako araudia:

 

1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.

2. Kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Informatika euskarrian (Pendrive edo Cdan) ere aurkeztu ahal izango da kartela, Din A3 tamainako paperean inprimitatuta.

3. Formatoak, nahitaez bertikala izan behar du.

4. Teknika librea izango da.

5. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2011 INAUTERIAK ARRASATE.

6. Jai horren ezaugarriren bat jaso eta adierazi beharko da.

7. Irabazleak 400 €ko saria jasoko du (kopuru honi PFEZen atzekipena aplikatuko zaio).

8. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

9. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela arkeztu behar dira kartelak.

Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

10. Kartelak behar bezala jasoak eta euskarri zurrun baten bitartez babestuak aurkeztuko dira ondatu ez daitezen.

11. Kartelak 2011ko otsailaren 19a, 13:00ak baino lehen, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.

12. Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.

13. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta hauek saririk ez emateko aukera izango dute, mailarik ez balego.

14.
Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du.

15. Saritu gabe geratu diren lanak, erakusketa eginez gero, azkeneko egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.

16. Oinarri hauek, Udaletxeko iragartokian ikusgai egongo dira, baita Udaleko Web orrian ere (www.arrasate-mondragon.org).

17. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

 

 

250.inauteriak (id: 9869619) 250.inauteriak (id: 9886206)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE