Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Frantziako Tourraren kiniela Tropela.net webgunean.
Kiniela egitea doakoa da eta sari potoloak daude jokoan. Honez gero 6.500 parte hartzaile daude lehiaketan eta kiniela egiteko azken eguna uztailaren 4a da.

L.L.A/ Mondraberri, 2009ko uztailaren 1a, eguaztena.

 

tour2 (id: 9605055)

 

Euskal Herriko Itzulia eta Italiako Giroa antolatu ostean, Frantziako Tourraren lehiaketa jarri du martxan Tropela Elkarteak. Azpimarratu dute, aurtengoa inoiz baino jendetsuagoa eta sari gehiagorekin datorrela eta 5. edizio honetan 10.000 kidez osatutako “izugarrizko Tropela” osatzea dute helburu.

 

Parte hartzea doakoa

 

200.tropela (id: 9643809)Urtetik urtera parte hartzaile kopurua igoaz joan da eta aurtengoan marka guztiak hautsiko direla aurreikusten dute. Parte hartzea, orain arte bezala, doakoa da eta animatzen denak Internet bidez, www.tropela.net web gunean egin behar du kiniela. “Gustuko dituen txirrindulariekin bere taldea osatuko du eta talde hau osatu edota aldatzeko epea uztailaren 4ean 16:00etan amaitzen da, Frantziako Tourra hasten den une berean”.

 

Beraz, une horretatik aurrera ezin izango da aldaketarik egin kinieletan eta parte hartzaile bakoitza puntuak pilatzen joango da bere taldeko txirrindularien arabera. Halaxe joango da Tropelako sailkapen nagusia osatzen.

 

Sari bikainak

 

Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat dela ekarri behar dugu gogora. Beren helburua berriz, "euskara eta teknologia berriak uztartzea da, txirrindularitzarako afizioa aitzakiatzat hartuta". Tourreko lehiaketa hainbat entitaterekin elkarlanean ari da antolatzen eta “makina bat euskal txirrindularik beren laguntza eskaini digute”. Horregatik, sekulako sariak bildu dituzte parte hartzaileen artean banatzeko:

 

tour3 (id: 9625728)

 

- Astebeterako bidaia Kanariar Irletara (Eroski Bidaiak)
- Mendiko bizikleta (Kirol Jokoa)
- Lesakako Atxaspi eta Zarauzko Olatu hoteletan egonaldiak
- Afariak (Hernialdeko Ostatua)
- Sagardotegian otorduak (Rezola sagardotegia)
-  Harpidetzak (Hitza)
-  Egunero euskal txirrindulariek eskainitako eta sinatutako maillotak (Mikel Astarloza,  Haimar Zubeldia, Amets Txurruka...).
- Lance Armstrong (7 Tourretan garaile) eta Alberto Contadorren (2007ko garailea) maillotak sinatuta.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE