Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta:

"Zein dira Arrasateko puntu beltzak?"

Nagore Uribesalgo, Sara Izkue, Uxue Ayesta, Maite Azkarate Arregi eta Luis Miguel Laspiurrek parte hartu dute inkestan.

Testua eta argazkiak: Iker Murillo eta Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 6, ostirala

 

Zein dira gure herrian toki arriskutsuenak, ilunenak,... batez ere emakumeen segurtasunari dagokionean? Galdera honekin kalera atera gara, eta ondorengo lagunen erantzunak jaso ditugu. Eskerrik asko inkestan parte hartzeagatik!

 

450.Inkest.Puntu.Beltzak.Nagore.Sara.Uxue (id: 4162122)

Nagore Uribesalgo, Sara Izkue eta Uxue Ayesta:

 

"Batzuetan Arrasate Pasealekuko zati bateko farolak itzalita egoten dira. Gainera, gu gauez Arimazubira joateko ez gara inoiz Gazteluondo kaletik joaten, Santa Barbara ondoan farolarik ez baitago".

 

"Kaletik herritar gutxiago ibiltzeak ere arriskutsuagoa egiten du egoera batzuetan. Dena den, orokorrean herrian argi nahiko daudela uste dugu".  

 

 

150.Inkest.Puntu.Beltzak.Maite.Azkarate.Arregi (id: 4184118)

Maite Azkarate Arregi:

 

"Ni Arrasatera ostegunetan etortzen naiz, kotxea parkingean uzten dut. Gauean, etxera joateko kotxea hartzera noanean, jende oso gutxi dagoenez kalean, ematen du goizaldeko 01:00ak direla".

 

"Nire lagunei beldur ematen die ni bakarrik parkingera joatea, eta horregatik batzuetan parkingera laguntzen naute. Kontuan hartu behar da, lurrazpiko bi parkingetako ateak beti zabalik daudenez, edonor eta edonoiz sartu daitekeela".

 

"Egoera hori hemen eta toki askotan gertatzen da, hau da, arazo hori ez da soilik Arrasatekoa".

 

 

150.Inkest.Puntu.Beltzak.Luis.Miguel.Laspiur (id: 4207107)

Luis Miguel Laspiur:

 

"Herrian argi ugari dago, eta egia da segurtasunak pixka bat okerrera egin duela, batez ere atzerritar batzuk dabiltzanetik. Antza, nahiago dute gauez aritzea".

 

"Herritik kanpo, San Prudentziorako bidean, Kataide industrialdearen atzeko partea nahiko ilun egoten da, baita tunelak ere, noizean behin argi barik daudelako".

 

"Nire kexa da Otalora kalean trafiko gehiegi dagoela. Kutsadura handia dago, eta ni bertan bizi naiz. Garibai kalea itxi zutenetik, Otalorako trafikoa asko handitu da, ke, zarata,... gehiegi daude". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE