Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Diru publikoko 400-500 milioi eurorekin, aipatu dutenez

Udalaitz zulatzen jarraituko dute "2018an" AHTarentzat

ADIF, aurreko proiektua bertan behera geratuta, beste proiektu bat egiten ari da Arrasate-Elorrio-Bergara loturarentzat. Egitasmo honek 5 tramu ordez, 3 egitea aurreikusten du.

590.Udalatx.Obrak (id: 1152274)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2017ko martxoak 20, astelehena


Gobernu espainiarra eta Jaurlaritza zehaztu dituzte berriki AHTarentzako Donostia, Bilbo eta Gasteizko tramuak .


Hala ere, oraindik ez dago zehaztuta 3 zati horiek nola lotu egingo diren Udalaitz mendian.


Horretarako diseinatuta zegoen plana atzera bota da, informe teknikoetan eta ingurumen txostenetan oinarrituz.


ADIF orain plan berri bat egiten ari da, eta aurreikusten du planaren tramitazioa aurten egitea. Bere hitzen arabera, "obrak 2018ko udaberrian" hasiko dira.


Plan berriak beste trazaketa bat planteatuko du, beste teknika batzuk erabiltzea eta aurrekontua aldatzea. Obrak "2022 urtea baino lehen bukatu" nahi dituzte.


Hasieran aurreikusten zuten Arrasate-Bergara-Elorrio zatiak 5 tramu izatea, baina orain 3 tramu aurreikusten dituzte.


Horretarako, lehenbizi lizitaturiko kontratuak bertan behera utzi beharko dituzte, proiektu berrien idazketa teknikoak amaitu, desjabetzak egin, lizitazio berria eta adjudikazioa.


Balizko esleipen horrek ez du oraingoz zenbatekorik ofizialki, baina ADIFek iaz kalkulatzen zuen arka publikoentzat 500 milioi euroko kostua izan ditzakeela.


Zentzu honetan, Jaurlaritzako Arantza Tapia sailburuak publikoki aipatu izan du 406 milioiko kopurua.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE