Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Apirileko kultur gida: Whitney Rosek kontzertua eskainiko du Amaia Antzokian
Gaur eman dute ezagutzera apirileko kultur gida eta abeslari estatubatuarraren ikuskizunaz aparte, eskaintza oparoa dakarkigu hile hontako kultur gidak.
Ibai Trebiño / 2017-03-29
 
Whitney Rose abeslari estatubatuarrak bere azken diskoa "South texas suite" 
aukeztuko du Arrasaten. Apirilaren 8an izango da, Amaia antzokiko hall-ean, non 
country estiloko musikariak zuzeneko emanaldia eskainiko du. Apirilaren 29an 
berriz, Alberto Urretxok "soinu magikoak" musika ikuskizuna eskainiko 
du. Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarraren laguntzarekin, euskal musika 
eta mitologiaren ahozko transmisioa hulbidu nahi duen 90 minutuko ikuskizuna da 
soinu magikoak. 
 
 (id: 9308089) 
Musikarekin jarraituz, beste hainbat talde arituko dira 'apirila kulturalaren' 
barruan, besteak beste Alos Quarter (Oreka TX taldearen laguntzarekin) 
apirilaren 30ean edota Arrasateko Musikaleko orkestra eta Goikobalu abesbatza 
maiatzaren 5ean.
 
Asteburu honetan hasita, zinemak ere bere pisua izango du hile hontako 
eskaintzan. Esaterako, Baztango bailaran grabatutako 'El Guardian invisible' 
filma ikusgai izango da  Amaia Antzokian apirilaren 1 eta 2an. Azpimarratzekoa da 
ere, Alex de la Iglesia zinegile bilbotarraren 'El Bar' azken filma proiektatuko 
dela apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean. Haurrentzako zinemari dagokionez, 
apirilaren 9an proiektatuko den Igelen erresuman izango da hile honetan euskara 
hutsean emango den pelikula bakarra.
 
Astearteetako zinemak ere ez du huts egingo eta bi film proiektatuko dira: Argi (apirilaren 4ean) eta Toni Erdmann (apirilaren 11an).    
  Artxiboa deskargatu Tamaina  
Tipo .Apirila17.pdf Kultur gida (apirilak'17) 312 KB Descargar 319150K


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE