Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Ordainduren mozioak Udalaren bitartekaritza eskatuko du
Datorren martizeneko plenoan aurkeztu behar duen mozioan, Ordainduk Mondragonekin elkarrizketa bilatzeko “eskuetan duen guztia” egin dezala eskatuko dio Udalari. Halaber, gainontzeko administrazioekin harremanetan jarraitzeko eskaera ere egingo diote.

595 (id: 9110638)

 

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: MB Artxiboa / 2015eko urtarrilaren 23a, eguakotxa


 

Aurreko astetatik esan dabiltzan moduan, Ordainduko lagunek mozioa aurkeztuko dute hurrengo udalbatzan. Martizenean egingo den plenoan aurkeztuko duten testuan, Ordainduk dei egiten dio Udalari Fagor Etxetresnen itxieran zerikusia izan duten eragile desberdinen artean bitartekari lanak egin ditzan.

 

Mozioak dionez, “euskal industriak azkeneko urteotan jasan duen ahultasunaren ostean, esparru honetako lanpostuen laurdena galdu egin da”, eta honen adibide moduan gure bailaran Fagor Etxetresnekin gertatu dena aipatzen du. Horregatik erakunde publikoek “herritarrengatik gertu mantendu behar dutela” argudiatzen dute, eta Udalek industria arloko eskumenik ez duten arren, “gertuko gizartearen arazoetara hurbildu” beharko luketela uste dute. Horregatik, Fagor Etxetresnen bazkide, langile eta langile ohiei babesa eman diezaiela eskatzen do Udalari Ordainduren testuak.

 

Bide horretan, Fagor Etxetresnen itxieran zerikusia izan duten eragile desberdinekin; testuak Eusko Jaurlaritza, Mondragon Taldea eta CNA Group aipatzen ditu; bitartekari lanak egin ditzala eskatzen zaio Udalari. Horregatik, mozioak Mondragon Taldeari kaltetuekin hitz egin dezan galdegiten du. Negoziazio honen barruan, lanik gabe geratu diren pertsonen birkokapena, bazkide ohien zorraren itzulera, eta aurre-jubilazioen duintasuna aldarrikatzen dira. Honez gain, Udalari Eusko Jaurlaritza, Espainiako gobernu, eta Foru Aldundiari "eskuetan duten guztia" egin dezatela eskatuko du mozioak.

 

Azpian irakurri dezakezue Ordainduk plenora aurkeztuko duen mozioa.

  Artxiboa deskargatu Tamaina  
Tipo .20150123100126988(1).pdf ORDAINDUREN MOZIOA 255 KB Descargar 261500K


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE