Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iñigo arregi Art- Madriden
Gasteizko Felisa Navarro galeriaren standean izango da beste hiru artista gipuzkoarrekin batera. Arte garaikideko ferian mundu guztiko 550 artisten lanak izango dira salgai otsailaren 16ra bitarte.

L.L.A/Mondraberri, 2009ko otsailaren 12a, eguena.

 

Art-Madrid erakusleiho garrantzitsu bat da dudarik gabe. Madrid artearen nazioarteko hiriburu bihurtu du duela hiru urte sortu zenetik eta badator laugarren edizioa, XX. Mendeko eta XXI. honetako joera artistikoak bildumazaleei erakusteko asmoz.

 

595 (id: 9314673)

 

Espainian arte galerien lanak soilik onartzen dituen feria bakarra da eta estatuko galeriek presentzia handiena dutena aldi berean.

   

Iñigo Arregi iaz izan zen lehenengo aldiz berton eta sekulako arrakasta izan zuen Art-Madriden . Batez ere bere eskulturek erakarri zituen artearen aditu zein bildumazaleak eta aurten ere Felisa Navarro, arte galeria gasteiztarrarekin errepikatuko du Art-Madriderako bisita.

 

Otsailaren 12tik 16ra bitarte, mundu guztiko 550 artisten lanak izango dira salgai Madrilgo Casa de Campoko kristalezko pabiloian. Besteak beste, Picasso, Dalí, Juan Muñoz, Warhol, Tàpies, Kandinsky, De Chirico, Yoko Ono, Zhang Huan, Damien Hirst zein Mirórenak.

 

Art-Madridek espainiako arte garaikideari bultzatzeko apustua egin du eta horregatik, ferian izango diren 74 galerietatik 61 dira estatukoak. Haietarik hiru Euskal Herrikoak. Alemania, Argentina, Brasil, Colombia, Cuba, Holanda eta Portugaldik etorriko dira beste 13 galeria.

 

Guztira mundu guztiko 180 galeriak egin dute Europako arte hiriburuen zirkuituan indarrez sartu den feria honetan parte hartzeko eskaera. Alta, kalitate kontrol zorrotzak pasa behar izan dituzte eta abangoardia historikoko lanetan murriztapen nabarmena egin da aurten; iaz 20 lan izan ziren eta aurten 3 besterik ez.

 

550 (id: 9167093)

 

Duda barik, 5 egun hauek sekulako aukera emango diete galeriei beraien burua ezagutarazteko. Zer esanik ez, artistentzat ere garrantzitsua izango da Art-Madriden present egotea, makina bat jenderen aurrean beren lanak promozionatzeko.

 

Iñigoren 8 eskultura

 

Feriako lehen egunean lanpetuta harrapatu dugu Iñigo, standeko detaile guztiak zaintzen. Hala ere, tarte bat izan du gurekin telefonoz aritzeko eta Madrilera zer eraman duen galdetzeko aprobetxatu dugu. Kontatu digunez, Felisa Navarrotik bina eskultore eta margolari joan dira eta bakoitzak 8na lan eraman ditu Art-Madriden erakutsi eta salgai jartzeko.

 

Bere kasuan, azken aldian egin dituen 8 eskultura aukeratu ditu; 6 corten altzairuzkoak eta “beste biak egurrezkoak dira, egin ditudan azkenak”. Aurtengo feriari zer itxura hartzen dion galdetzerakoan berriz, “kalitate handia” dagoela azpimarratu digu eta antolaketa bikaina dela. Pertsonalki, iaz baino askoz ere lasaiago omen dago “honez gero hemengo mekanismoa ezagutzen baitugu” eta astebete hau “oporraldi txiki bat” bezala hartuko omen du.

 

inigo (id: 9151640) 

 

Zalantzak genituen ARCO, arte garaikideko feria ezaguna izanik, Art-Madriden egun beretan ospatzea ona izango ote zen edo ez. Iñigok mesedegarria dela adierazi digu “izan ere, ARCOn ezagunak ez diren gazteen proposamen berriak daude erakusgai eta Art-Madriden finkatutako artistak gaude”. Beraz ez dira konpetentzia eta gainera “arte garaikidean dagoen eskaintzaren erakusleiho aberats bat osatzen dute bi ferien artean”.

 

Iñigok aipatu digu baita, aurten gazteei ere zabaldu dizkiela ateak Art-Madridek, Young Art eta Art Show programekin. “Proposamen berriak dira eta gauza oso modernoak ikusi ditut” Eta agian ARCOri konpetentzia horiexek egingo omen diote…

 

Ilusio handiaz eta intriga puntu batekin ere ba omen daude Felisa Navarro galeriako artistak. Bingen de Pedrorekin omen zuen Iñigok alboan gurekin telefonoz ari zen momentuan “krisia dagoenaren hotsa entzun dugu eta gure artean aritu gara komentatzen guri zelan eragingo ote digun”.

 

Ia ba ekonomiak baino pisu gehiago arteak izaten duen… zorterik onena Iñigo eta disfrutatu Madrileko opor txiki horiek!

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE