Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Debagoineko Ospitalea
Langileek Haitiko lurrikararen ondorioz kaltetuak izan direnekin konpromisoa agertu dute
Jantziak, janariak eta eguneroko higienerako produktuak biltzen ari dira martxoan karibear irlara bidaltzeko
MONDRABERRI / 2010eko urtarrilak 29, ostirala


300 (id: 9159106)Debagoieneko Ospitaleko langileak, Haitin izandako lurrikara larriak eragindako kaltetuenganako konpromisoa eta elkartasuna erakutsi nahian, jantziak, janariak eta eguneroko higienerako produktuak biltzen ari dira martxoan karibear irlara bidaltzeko.

Ospitaleko langileek jaki ez-galkorrak, hala nola, kontserba latak, pasta, arroza, azukrea, lekaleak, esne-hautsa, zerealak edota janari energetikoak, emango dituzte otsailaren 28a arte. Era berean, udako arropa eta eguneroko higiene pertsonalerako produktuak (konpresak, haur-oihalak, xaboi-pastilak, hortz-orea edo hortzetako eskuilak, esaterako) batuko dituzte, baita maindireak, eskuoihalak eta estalkiak ere.
 
Gainera, Ospitaleko langileen eguneroko aparkalekuagatik bildurikoa (900 - 1.000 € inguru) Haitiko biztanleei laguntzera zuzenduko da.

Bildutako produktu guztiak Ospitaleko Mesedeetako Ahizpei emango zaizkie, zeintzuek haurrak artatzeko zentro bat daukaten Haitin, eta beraiek arduratuko dira bidalitakoak egokiro banatzeaz.

Debagoieneko Ospitaleak Haiti berreskuratzen lagundu nahi duelako eta bertako biztanleek gure Ospitaleak Debagoieneko biztanleei emateko pribilegioa duen osasun-laguntza bera izan dezaten egiten du ekarpen hau.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE