Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasate Euskaldun Dezagun]

Igande goizez egingo da Oñati-Arrasate herri lasterketa

Edizio honen beste nobedade bat lasterketari leloa jarri izana da: EUSKARAZ EGIN BIDE. Izen-ematea zabalik dago jadanik, eta egunean bertan ezingo da izenik eman.

500.Oñati-Arrasate.2018.Helmuga (id: 63571)


Testua: Arrasate Euskaldun Dezagun / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko urriak 15, martitzena

 

Urriaren 27an, igandearekin, izango da aurtengo Oñati-Arrasate herri lasterketa. Orain arte zapatu arratsaldez egiten bazen ere, igande goizera aldatzea erabaki dugu, korrikalarientzako ordutegi egokiagoa delakoan eta sari-banaketa ekitaldia egun argiz egin ahal izateko.


Edizio honen beste nobedade bat lasterketari leloa jarri izana da: EUSKARAZ EGIN BIDE. Hala, antolatzaile nagusia AED elkartea izanik, euskararen erabilerari keinu bat egin gura izan diogu ekintza honetan ere.


Gainontzean, iazkoaren ildotik etorriko da lasterketa. Goizeko 11etan abiatuko da Oñatiko Foruen enparantzatik eta korrikalariek ordu eta erdi izango dute Arrasateko Herriko plazara iristeko.


Izen-ematea zabalik dago jadanik eta bi modu daude egiteko:

1. www.herrikrosa.eus webgunean urriaren 26ko 23:59ak arte (larunbata)
2. Arrasateko Loramendi kirol dendan urriaren 24ko 20:00ak arte (osteguna)
3. Egunean bertan EZINGO DA izenik eman

Gainontzean, ezin aipatu gabe utzi edizio honetan ere hainbat erakunde publiko zein pribaturen babesa izango dugula lasterketa aurrera eramateko:


Batetik, egunean bertan laguntzen ariko diren Arrasate Atletiko Taldea eta Oñatiko Antxintxiketan Kirol Elkartea.


Bestetik, probaren gastuei aurre egiten lagunduko diguten Arrasateko Udala, Oñatiko Udala, Lana Kooperatiba, Ibai-Arte merkatari elkartea, Agirre-Etxe harategia, Zelai Zabal jatetxea, Mauxka Jatetxea, Irati taberna, Muxibar pizzeria, Ekoudalatx, Sustrai fruta-denda, Ekilore loradenda, Buart loradenda, Olgeta, Ereindajan, Lizarralde Kirolak, Intersport Loramendi eta Berria egunkaria.   


AED elkartearen izenean eskerrik asko guztiei eta herritarrak animatu lasterketa herrikoi eta euskaltzalean parte hartzera edo korrikalariak animatzeko Oñati eta Arrasateko kaleak betetzera.

 

 

ARAUTEGIA

 

1. Lasterketa Arrasateko AED elkarteak antolatzen du, Arrasateko Atletismo taldearen eta Oñatiko Antxintxiketan K. Elkartearen laguntzarekin.

2. Irteera Oñatiko Foruen Enparantzan eta helmuga Arrasateko Herriko plaza nagusian egongo dira kokatuak. Urriaren 27an goizeko 11etan emango zaio hasiera.

3. 2003 urtean edo lehenago jaiotako edozeinek har dezake parte.

4. Lasterketak 11,7 km bidea izango du eta bukatzeko ordu  eta erdiko denbora emango da.

5. Sariak ezingo dira metatu eta honako partaideei emango zaizkie:

  • Lehenengo hiru emakumeak
  • Lehenengo hiru gizonezkoak
  • Lehenengo emakume oñatiarra
  • Lehenengo gizonezko oñatiarra
  • Lehenengo emakume arrasatearra
  • Lehenengo gizonezko arrasatearra
  • Lehenengo hiru emakume beteranoak =+35
  • Lehenengo hiru gizonezko beteranoak =+35
  • Lehenengo talde oñatiarra
  • Lehenengo talde arrasatearra


6. Izen-ematea:

Aurrez egin behar da herrikrosa.eus; webgunean 2019-10-26 arte edo LORAMENDI kirolak dendan 2019-10-24 arte.
 
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.

Egunean bertan ez da izen ematerik onartuko.


7. Izen-ematea banaka edo talde batean egin daiteke. Sailkapenerako eta saritarako kontuan hartuak izango dira soilik 6 kidetik gorako taldeak, taldeko kideen erdiak gutxienez emakumeak izan beharko direlarik.

8. Lasterketan parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dira, izen-ematearekin batera.

Dortsala lasterketa egunean Oñatiko irteeran jaso ahal izango da 9:30etik  aurrera.

9. Antolatzaileek autobusak jarriko dituzte Arrasatetik Oñatira korrikalariak eramateko; autobusak 9:15ean aterako dira, Garibaiko geltokitik; autobusa erreserbatu ahal izango da izen ematea egitean, izen-ematea 2 euro gehiago ordainduta. Hau da, 14€ denera.

10. Antolatzaileek Korrikalarien arropak Oñatitik Arrasatera eramateko zerbitzua eskainiko du. Arropak 10:45 baino lehen utzi beharko dira.

11. Lasterketa amaieran opari eder bat emango zaio korrikalariari parte hartze hutsagatik.

12. Arautegi honetan jasotzen ez den edozein arazoren aurrean erabakia Batzorde Antolatzaileak izango du.

13. Antolatzaileek parte hartzaileak behartzen dituzte dortsalak KATEORRATZEZ ETA TOLESTU GABE eramatera

14. Parte hartzaile orok, izen-ematea egiten duen unetik, ezagutu eta onartzen ditu lasterketaren arauak eta aitortzen du egoera fisiko onean dagoela, bere osasuna arriskuan jarri edo parte hartzea eragozten dion gaixotasunik ez duelarik eta parte hartzeagatik sor daitezkeen kalteen erantzule egiten da.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE