Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Kronika: Andoni Arando, Arrasate Eskubaloi]
Ford Mugarrik Marratxí garaitu du, jokalari batzuen agurrean
Arrasateko taldeak hirugarren partiduan garaipena lortu du: 28 eta 20. Zuzendaritzak eskerrak ematen dizkie jokalariei, entrenatzaile eta zaletuei denboraldian zehar izandako parte-hartze eta jarreragatik.

590.Eskubaloi.Arrasate-Alcasser.Taldea.ANDONI-ARANDO (id: 9479684)


Testua, goiko argazkia eta portadakoa: Andoni Arando - AEB / 2016ko maiatzak 15, domeka

 

Gaurkoan, hirugarren partiduan, Ford Mugarri taldeak Marratxiren aurka garaipena lortu du: 28-20.

 

Zenbait jokalariren agurrean garaipena, umore ona, famili giroa eta adiskidetasuna izan dira nagusi asteburu luze eta gogorrari amaiera emateko.

Jokalari denen parte-hartzea eta jarrera ikaragarriak izan dira denboraldi luze honetan eta denei (jokalari, entrenatzaile eta zaletuei) bihotzez eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen Arrasate Eskubaloiko zuzendaritzatik.

Denon lana eta zaletasuna goraipatuz.

Eta bide batez, Usurbilgo senior neska taldean jokatzen ari den ANE Herrerori ere zorionak beste behin bere taldearekin mailan igotzea lortzeagatik (estatuko nesken bigarren mailara - "división de honor plata" txapelketara igotzeagatik).

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE