Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bikaintasun profesionalaren sari bat jaso du

Alberto Mondragonek saria jaso du iruzurren aurka egiteagatik

Arrasatear honek 2007an iruzur bat jasan zuen, eta ordutik iruzurren aurkako ekimen bat abiatu zuen. Bere ekimenean 2017an 26 abokatuk ziharduten.

590.Alberto.Mondragon.Saria.Excelencia.Profesional (id: 9218743)


Goiko argazkia, portadakoa eta bideoa: Alberto Mondragon / Testua: mondraberri.eus / 2019ko abenduak 3, asteartea

 

 

Madrilgo Instituto para la Excelencia Profesional delakoa 2012an sortu zuten, "balorean jartzeko sektore eta alor profesional ezberdinen kalitatea eta bikaintasuna".

 

Aurtengo sari banaketan arrasatear baten lana aitortu du, profesionalki Alberto Mondragon bezala ezaguna denaren lana.

 

Arrasatear honi 2007an iruzur egin zioten 'multijabetza' baten harira. Kaltetuek elkarte bat sortu zuten, eta 350 kaltetuk euren dirua berreskuratzea lortu zuten.

 

Alberto Mondragonek abiatutako ekimenak 26 letradu zituen 2017an, eta horietako 10 nazioartean ziharduten.

 

Atzo estatu espainiarreko hiriburuan sari banaketa egin zen, arrasatearrak esker onez saria jaso zuen, eta ondorengo hitzak izan zituen:

 

Klikatu hemen diskurtsoa ikus-entzuteko 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE