Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Victoriano Fuentesek azpimarratu du Arrasateko komertzio txikiaren berezitasuna.

Arrasateko 125 dendatik gora parte hartuko dute tokiko merkataritza sustatzeko bi egunetarako ekintzan

Arrasateko Udaleko Merkataritza, Turismo, Teknologi Berriak eta Sustapen Ekonomiko Sailak eta Ibai-Arte elkarteak prestatu dute azaroaren 12rako eta 19rako, tokiko merkataritza babesteko kanpaina . Ekintza honetan, Arrasateko 125 denda eta saltokik hartuko dute parte.
Testua: Marijo Simón. Kartela: Ibai-Arte.

 

Jarduera bi hauek Ibai-Artek prestatu ditu, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Azaroaren 12an hasiko dira, eta Ibai-Artek, Herriko plazan karpa batzuk jarriko ditu. Bertan, euro baten truk, ticketak erosteko aukera egongo da, pintxo eta ardo bana hartzeko. Kaleak ere girotuko dira. Kanpainaren leloa "Zatoz Ibai-Artekin plazara"  da eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Beste aldetik, azaroaren 19an, larunbatean, sari banaketa egongo da. Arrasateko txartelarekin zozketatutako 50 euroko 40 baleak banatuko dira. Victoriano Fuentes zinegotziak azaldu duenez, ekintza hauekin, jendeak herrian erostea sustatzea nahi dute. Bere ustez, Arrasateko komertzio txikia oso berezia delako.

"Beharrezkoa da komertzioa indartzea, eta  Arrasateko bizilagunentzako, herria izatea erosteko lehenengo aukera" . Zentzu honetan,  hurbiltasuna eta Arrasaten erosteko erraztasuna azpimarratu ditu. Beste alde, nabarmendu du herriko komertzioak egiten duen lan handia. Arrasaten erostea aktibitate komertziala eta lana mantentzera laguntzen du.

Fuentesek esan duenez, jakina da zein garrantzitsua den zerbitzu sektorea sustatzea ekonomi moderno bat izateko. Modu honetan, industria sektoretik ateratzen diren irabaziak herrian gelditzeko. "Animatzen ditut hemendik dendak eta beste zerbitzuak  elkartetan parte hartzera, beren helburuak hobeto lortzeko".

 

 (id: 9092800)

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE