Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Peyreget mendia igota

Besaideko 25 bat lagunek Midi D´Ossauri bira eman diote

ARGAZKIAK: BESAIDE MENDIZALE ELKARTEA / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 17, astelehena


Aurreko asteburuan Besaide Mendi Elkarteko 25 lagun inguruk Midi D'Ossauri bira eman diote, Peyreget mendira igoz.


Lehen egunean, zapatuan, Cabane de l´Arailletik abiatuta Pombieko aterpetxera heldu ziren. Ondoren, Bious-Artigues lakutik pasatu ziren Ayouseko laku inguruetatik zehar, eta Ayouseko aterpetxean lo egin zuten. Egualdia zela eta (behe laino ugari) ezin izan zuten Ayouseko gailurrera igo.


Atzoko egunean, aterpetxetik abiatu ziren, eta Peyregeteko lakura arteko bidea egin zuten. Ostean, Peyreget puntara igo ziren, 2.483 metrokoa. Azkenik Cabane de l´Araillera itzuli ziren, ibilaldia borobilduz.

 

"Igandeko egualdia oso ona izan zen eta giro aparta izan genuen" baloratu dute Besaide Mendizale Elkartetik.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE