Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bisita gidatua, poteoa, bazkaria,... ospatu dituzte

Iruñeaz gozatu du 1950ean jaiotako lagunen kintadak

Argazkiak: Luis Sagasta Eguidazu-Kintadaren Antolakuntza / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 4, asteartea

 

Ohiturari jarraituz, 1950ean jaiotako gizon-emakume ugarik kintada ospatu dute aurten ere, oraingoan Nafarroako hiriburuan.

 

38 lagun elkartu ziren zapatu goizean Biterin, eta gogoan izan zituzten osasun arazoengatik aurten parte hartu ezin izan duten lagunak, hauen artean Rosi Otaduy 'Katanga' laguna. 

 

Autobus bidaian geldialdi bat egin zuten, hiriburutik gertu, Zugasti zerbitzugunean, eta bertan txorizoa, gazta, ogia, xanpaina, ardoa,... dastatu zituzten.

 

Hiriburura iritsi ostean, bertako katedrala ikusi zuten bisita gidatu bati jarraituta. Ondoren poteoa, Riau jatetxean bazkaria eta dantzaldia ospatu zituzten, egun pasa ederra eginda.

 

Datorren urtean 1950ean jaiotako lagunek 70 urte beteko dituzte, ospakizun handiago bat prestatzen dabiltza, eta Antolakuntzak aurreikusten du Nafarroan ere ospatzea urteurrena, ondo jarraitu lagunak!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE