Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eskoriatzako gazte lekuan eta San Andres auzoan.
Azaroak 1: Argazki lehiaketa eta Larunblai jaia TXATXILIPURDIren eskutik.

 Mondraberri, 2008ko urriaren 30a, eguena. 

 

Txatxilipurdikoek San Andresen, Musakolan eta Erdi aldean txandaka ospatzen dute hilean behin Larunblai jaia. Normalean, hilabeteko azken zapatuan izaten da, baina urrikoa atzeratu beharra izan zuten eta bihar egingo dutenaren abisua eman digute.

Goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte San Andresko Bedoñabe eskolako patioan hainbat tailer izango dira 12 urte bitarteko guztientzako.

 

550.marrazten (id: 9012549)

 

Baina Larunblai ez da Txatxilipurdik zapatu honetarako prestatua duen ekintza bakarra... Eskoriatzako Gazte Lekuan Argazki lehiaketa egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Esan digutenez, 12-16 urte bitarteko gazte guztiek parte har dezakete eta 2 ordu izango dituzte gai bakoitzetik bi argazki egin eta aurkezteko.

 

Hauexek dira gaiak:

 

- Eskoriatza
- Gazte lekua

- Obrak
- Hilerria
- Euskara
- Jendea
- Laguna
- Animalia
- Zaharrak
- Gai librea

 

Joño! Makinatxo bat argazki ateratzekoak dira Eskoriatzako gazte hauek... 20 guztira.

 

550.argazkilari (id: 9032515)

 

Bada, Argazki lehiaketa hau izango da, Txatxilipurdik Eskoriatzako gazte lekuan azarorako antolatuta duen egitaraua estreinatuko duen ekintza. Aurrerantzean ere ez  da aspertzeko aitzakiarik izango, ikusi zer duten prestatuta: 

 

Azaroak 8: Graffiti tailerra
Azaroak 15:  Play station lehiaketa
Azaroak 22:  Irteera
Azaroak 30: Sukaldaritza

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE