Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Martin Buesa partiduko MVP izendatua izan da.

Mondragon Unibertsitateak Euskal Kopa irabazi du bigarren urtez

 (id: 1052334)Testua, argazkiak eta bideoa: Marijo Simon. 2019ko irailak 29, igandea.

 

Modu ezin hobean bukatu da EBAko Euskal Kopa. Bigarren urtez, trofeoa Arrasaten gelditu da. Mondragon Unibertsitateak, bere zaleen aurrean, partidu borrokatua jokatu du garaipena eskuratuz.  Final-aurrean gertatutako errepikatu da. Aurretik mantendu dira markagailuan Iñaki Ogaranen mutilak azkenengo laurdenera arte. Baskoniak une horretan aurretik jarri da, baina poza gutxi iraun dio Gasteizko taldeari. Arrasatearrek ez dute amorerik eman, eta Euskal Kopa Arrasaten gelditu da. Martin Buesa partiduko MVP izendatua izan da.

 

 (id: 1069306)Aurretik, 3. eta 4. postuak banatzeko partidua jokatu da Santurtziren eta Tabirakoren artean. Durangoko taldeak ez dio aukerarik eman Santurtziri, eta erraz irabazi du norgehiagoka 89-55 markagailuarekin.

 

 (id: 1088405)Hiruko txapelketa

 

Bi partiduen artean hiruko txapelketaren finala lehiatu da bi mutilen eta bi nesken artean . Alde batetik, Mondragon Unibertsitateako Mikel Arejolaleiba eta Santurtziko Moha Ndongo, eta bestetik, Ointxeko Maren Vazquez eta Nahia Badiola. Azken honek eskuratu du hiruko txapelketaren txapela.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE