Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Atxintxika Triatloi Taldea

"Aurten emakume gehiagok parte hartzea da gure asmoa"

Testua eta argazkiak: Hasier Larrea / 2018ko urtarrilak 21, igandea

 

Denboraldi berriari ekiteko gogo biziz daudela adierazi dute gaur Antxintxikako kirolariek Mojategin egindako aurkezpenean. Lurdes Oiarzabal Debagoieneko Triatloi Taldeko presidenteak azpimarratu bezala, "aurten, iaz bezala, Euskal Herriko zein inguruko duatloi eta triatloi probetan parte hartzen jarraituko dugu, baita urtero antolatzen ditugun probak ahalik eta arrakastatsuenak izaten ere".

 

2017an honako probak antolatu zituen Antxintxikak: urtarrilan 100x100eko igerileku lasterketa antolatu zuen Aretxabaletan, ekainean Bergaran triatloi txikia (urtez urte indar handiagoa hartzen ari dena) eta azaroan Soraluze-Bergara 10km-ko lasterketa, Behobia-Donostia baino astebete lehenago.

 

Helburu nagusi bat finkatu du aurten kirol elkarteak: emakume gehiagok izen ematea taldean zein ekimenetan. 5 emakume daude-eta lizentziarekin, guztira 60 lizentziadun direlarik. "Beldurrak kendu eta Euskadiko zirkuituko proba ezberdinetan parte hartzera animatu nahi ditugu emakumeak", adierazi du Oiarzabalek.

 

Antxintxikako zuzendaritzak gaineratu du beraien helburu garrantzitsu bat kirola egiteko eta beldurrak kentzeko erreferente bat izatea dela. Kirolaz lagun giroan gozatzeko aukera eskaintzen dugu, laguntzak ematen ditugu: arropa zein neoprenoak utzi, ikasle eta langabeentzako erraztasunak eman...".

 

Profil desberdinetako kirolariak daudela  aipatu du Oiarzabalek: "jende lasaia zein lehiakorra aurkitu daiteke taldean. Gertatu izan da kirolari batzuentzat ate bat izatea gu ere, babesleak lortzeko bidean". 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE