Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udala: ''Fiskala epaiketetan akusazio izan ahalko da''

Lapurretak egindakoen datuak eskatu ditu Fiskaltzak

Udalak Fiskaltzaren erantzuna jaso du, eta bertan Gipuzkoako fiskalak erantzun du eginbide prozesala hasi duela. Besteak beste, eskatu egin ditu, lapurreten ondorioz egindako "aktuazio guztietan ikerturiko, inputaturiko, salatutako eta atxilotutako pertsoni buruzko datuak".

595.Lapurretak.Udala.Fiskaltzaren.Erantzuna (id: 1207103)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 3, astelehena

 

Lapurreten aurrean, Udalak maiatzaren 7an Fiskaltzari eskaera bat bidali zion, Arrasateko egoerari harira, esku har zezan.

 

Fiskaltzak Udalari erantzun dio, eta horren inguruko prentsaurrekoa egin dute gaur eguerdian Maria Ubarretxena alkateak eta Amaia Frontaura udaltzainburu berriak.

 

"Orain arte saiatu gara epailearekin hitz egiten baina ez digu kasurik egin, beraien abokatuekin hitz egin dugu baina ez dugu ezer lortu, ezta euren gurasoekin ere,... Gu prest gaude bide guztiak jorratzeko, guretzat lehentasun bat delako".  

 

Orain arte "ez dituzte espetxeratu epaileek jarritako zigorrak 2 urte baino gutxiagokoak izan direlako ("delito menor" delakoak). Ondorioz, ez dira epai irmoak izan, eta ondorioz akusatuak epaitegitik kalera irten dira".

 

Gainera, "zigorrak akumulatzeko, zigorrak bi urte baino gutxiagokoak izan behar dute, baina akumulazioa aplikatzeko sententzia irmoa behar du izan. Legea horrela dago egun".

 

Lapurreta egiteagatik kartzela zigorra 3 hilabetetik 3 urte bitartekoa izan daiteke. "Espetxera sartzeko gutxieneko zigorra 2 urtekoa izan behar du".

 

Fiskaltzak Udalari erantzun dio "oso positiboki" alkateak baloratu duenez: "Udaletxeko abokatuak esan digu horrelako erantzun positiborik ez zuela espero".

 

Fiskalak erantzun du, legedian oinarrituta, "fiskalak ere eginbide prozesalak has ditzakeela. Beraz, fiskalak arazo honetan esku har dezake".

 

Bide horretan "fiskalak eginbidea hasi du, espediente bati hasiera emanez", eta Fiskaltzak 3 eskaera egin ditu:

 

  • Fiskaltzako itzulpen zerbitzuari: Udalak 2016an, 2018an eta 2019an Jaurlaritzako Segurtasun Sailari bidali zizkion 3 dokumentuen itzulpena. 
  •  Polizia Judizialari: Fiskalari aurkeztea lapurreten inguruko aktuazio guztien informazioa.
  •  Polizia Judizialari: aktuazio horietan guztietan ikerturiko, inputaturiko, salatutako eta atxilotutako pertsonei buruzko informazioa aurkeztea.

 

Gipuzkoako Fiskaltzak talde honi "Grupo Arrasate" deitu dio. Zer egin dezake Fiskaltzak hemendik aurrera?

 

"Fiskaltza epaiketetara akusazio bezala aurkez daiteke, eta prozesu judiziala azkartu dezake, epaiketa azkar bat eskatuz. Bestela 3-4 urte pasa daitezke epaiketa irmo bat lortu arte".

 

Izan ere, epaiketa irmorik ez badago "jende honek jasotako zigorrak akumulatzen joaten dira, baina ez da sententzia irmo bat ematen". Udalak azaldu duenez epai irmoa era ezberdinetakoa izan daiteke:

  • Kartzela zigorra
  • Terapia batean parte hartzea (Iruñeko epai batek oraintsu erabaki duen bezala)
  • Desintoxikazio zentro batean parte hartzea

"3 aukera ezberdin horiek ahalbidetzen ditu legeak". Lapurreta gehiago eginez gero, "Fiskala akusazio bezala aurkeztu ahalko da eta epaiketa azkar bat eskatu ahalko du. Horrek ez du garantizatzen datorren epaiketan epaileak espetxeratze agindua emango duenik".

 

Era berean, "fiskalaren parte-hartzeak ez du garantizatzen sententzia irmoa izango denik, baina fiskalaren eskaerak pisu gehiago izango du beste akusazio batena baino". 

 

"Azken erabakia epaileak izaten jarraituko du, baina fiskalaren parte-hartzeari esker aukera gehiago egongo dira epaileak erabaki dezan espetxeratze-agindua, desintoxikazio zentrora joatea edota terapia egitea".

 

Ordea "kalean aske uztea ez da soluzioa", eta horretarako Fiskaltzaren erantzuna "salto kualitatibo bat da". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE