Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalak dei egiten du martxan parte hartzera

Udalak Leongo kartzelako zuzendariarekin biltzea eskatu du

Udal-ordezkaritza batek espetxeko zuzendariari zuzenki eskatu nahi dio Iosu Uribetxeberria preso arrasatearraren askatasuna. Presoaren osasuna larria da.

570.Preso.Leonera.UDALA (id: 9280912)


Argazkiak: Udala / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko maiatzak 31, osteguna

Udal-iturriek jakitera eman dute Udalak espetxeko zuzendariaz biltzeko eskaera luzatu duela jada.

Bileraren helburuak bi dira nagusiki: Iosu Uribetxeberriaren osasun egoera larriaz informatzea eta ondorioz arrasatearraren askatasuna eskatzea.

Balizko bilera hori hurrengo larunbatean (ekainak 9) egingo litzateke, Leonen.

Udalak gogora ekarri duenez, “espainiako espetxe legediaren arabera, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak kaleratuak izan behar dira bizi duten gaitzak behar bezalako tratamendua izan dezan”.

Hala ere, gaur egun 14 euskal preso politiko daude osasun egoera larrian, baina espetxean mantentzen dituztenak.

 

Horietako bat Iosu Uribetxeberria Bolinaga "Eperra" arrasatearra da. Kartzelan zegoela, giltzurruneko kantzerra pairatu zuen, eta giltzurruna kendu zioten.

 

Ordutik minbizia berriro jasateko %51-ko arriskua dauka. Horregatik errebisioak jasan behar izaten ditu.

Udal honek, gaitzari behar bezala aurre egiteko beharrezkoa dela ulertuta, espainiar legediak berak aitortzen duena bete dadin eskatzen du:  Iosu Uribetxeberriaren eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoen kaleratzea”.

Arrasateko Bildu, EAJ-PNV eta Aralarrek bat egin dute berriki, Herrira mugimenduak maiatzaren 2ko osoko bilkuran aurkeztutako mozioarekin.

 

Honenbestez, “Udal honek, herriko instituzio izanik, preso arrasatearraren askatasuna eskatzeko  zenbait ekimen egiteko konpromisoa” hartu zuen: 

- Leongo espetxeko zuzendariarekin bilera bat eskatzea, Iosu Uribetxeberriaren egoera azaltzeko eta bere askatasuna eskatzeko.

- Ekainaren 9an Herrira mugimenduak Leonera antolatu duen martxara udal delegazio joatea, bertako espetxeko zuzendariaz elkartzeko.

Hitza betetzen ari dira, beraz. Era berean, Udalak arrasatearrei ekimenean parte hartzeko dei egiten die, hurrengo arrazoiengatik:

 

Iosu Uribetxeberriak eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko euskal presoek kalean beharko lukete, gizabidezkoa delako eta beraien gaitzei behar bezala aurre egin ahal izateko beharrezkoa delako, espainiako espetxe legediak berak dioen bezala”.

 


Erlazionatutako albistea:
Leongo kartzela-alkaideari bilera eskatuko dio Udalak
2012-ko maiatzaren 2an publikatutako albistea


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE