Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Otsailaren 24an amaituko da Leintz Gatzagako pilota txapelketan izena emateko epea
Beste urte batez, Leintz Gatzaga izango da pilotari beteranoen topaleku eta parte hartzeko interesa daukatenek, azken egunak dituzte izena emateko. Txapelketari martxoaren 3an emango diote hasiera.

595 (id: 8874564)

 

K.C.- 2013/02/16

 

Laster, martxoaren 3an, hain zuzen ere, emango diote hasiera Leintz Gatzagako beteranoen pilota txapelketari eta bertan izena emateko epea otsailaren 24an amaituko da. Hortaz, lizentzia federatiborik ez daukaten eta pilotaz gozatzeko gogoa daukaten herritarrek azken egunak dituzte torneoan parte hartzeko.  Horretarako, Mauri Zubillagarekin harremanetan jarri beharra dago, 605 724 096 telefono zenbakian eta jokalari bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu torneoa diruz laguntzeko.

Martxoaren 3an hasiko dute Leintz Gatzagako beteranoen torneoa eta partiduak domekatan jokatuko dira, goizeko 9:00etatik aurrera. Txapelketak iraila bitartean iraungo du eta finalak irailaren 1, 7 eta 8an jokatuko dira, Gatzagako zaindariaren jaiekin bat eginez. Partiduak punpako pilota misto frantsesekin jokatuko dira. Txapelketaren antolatzaileek azaldu dutenez, hauek ez dute gerta litezkeen lesioen gainean ardurarik izango.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE