Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Volkswagen-ek berriro ere Fagor Arrasaten jarri du konfiantza.
Fagor Arrasatek beroko estanpazioaren aldeko apustua indartu du Gerald Schulz fitxatuta
Gerald Schulz-ek Press Hardening-eko aktibitatearen garapen komertzial berria gidatzeko enkargua du.

 (id: 8967708)Testua eta argazkia: Fagor Arrasate. 2019ko irailak 12, osteguna.

 

Fagor Arrasatek pausu berri bat eman du beroko estanpazioko sektorean erreferente gisa posizionatzeko estrategian eta Gerald Schulz-en talentua, ezagutza eta eskarmentua Fagor Arrasatera ekarri du. Bera izango da Press Hardening-eko salmenta globalen zuzendari berria. Schulz-ek zuzendaritza eta salmenta mailako postu altuetan ibilbide luzea du AP&T, Magna, Gestamp edo Benteler-en, baita Helmerding, Kemmerich, Hubert Schlieckmann edo Siempelkamp-en.

 

Schulz-ek, AP&T-n salmenten zuzendari gisa (CSO) egiten zuen lan, beroko estanpazioan mundu mailako liderra den enpresan. Beraz, bere eskarmentua eta merkatuaren inguruko ezagutza ekarriko dizkigu Fagor Arrasateko know-how teknologikora.

 

Azken urte hauetan enpresak garapen teknologiko handia izan du eta horregatik Volkwagen talderako 3 proiektu garrantzitsu egin dituzte, 2 SEAT Bartzelonan eta bat Kasselen (Alemania). Halaber, proiektu bana beroko estanpazioko 2 TIER1 garrantzitsuenentzat.

 

Hori dela eta, Gerald Schulzek uste du, dugun garapen maila teknologikoarekin, lortutako azken erreferentziekin eta daukagun kalitate-prezio erlazioarekin “aukera handiak ditugula beroko estanpazioko merkatu globalean gure salmentak hobetzeko”, batez ere Europan eta Txinan.

 

“20 urte daramatzat automobilgintza industrian eta azken 15 urtetan Press Hardening linea asko instalatzen parte hartu dut, sektoreko negozio globalean egon naiz. Ez da prentsa bakarrik, prozesu osoa ikusi behar da, ondo ezagutu behar duzu beroko estanpazioa zertan datzan, eta Fagor Arrasatek badaki”, dio.

 

“Geraldek duen salmenten inguruko eskarmentua eta merkatuaren ezagutzari esker, gure gaitasun teknologikoa ustiatu ahal izango dugu, azken proiektuetan erakusteko aukera izan dugun bezala. Alderdi teknikoa ondo ezagututa, orain da Press Hardeninga

bultzatzeko momentua, eta Gerald Schulz estrategia honetako pieza gakoa da”, esan du Aitor Ormaetxeak, beroko estanpazioko Fagor Arrasateko zuzendariak.

 

Beroko estanpazioa zabaltzen ari den merkatua da, auto ekoizleek beraien plataformak birdiseinatu egin behar baitituzte merkatuaren eskaera berrietara egokitzeko. Bereziki, autoen txasisa da arindu behar dena, energia alternatiboak ugaritu direlako eta emisioen gaineko araudiak gero eta zorrotzagoak direlako. Hori horrela izanik, teknologia hau estanpazio sektoreko hazkunderik handiena duena da momentu honetan.

 

Instalazio berria Volswagen Kassel-i entregatuta

 

Volkswagenentzako instalazio berriak paraleloan jarritako arrabolez osaturiko bi labe ditu eta racking guztiz automatikoa eta independientea egiteko prestatuta dago hiru piezekin. Horretarako 3 feeder ditu prentsa-kargarako, eta potentziako talde handi bat trokela kontrolatzeko.

 

Ekipamendu berri honi esker pieza bakoitza modu independientean mugitzen du labetik trokelera bidean, taldean izan beharrean. Horri esker, labeak txikiagoak dira, labean erre ondoren, piezak bereizi egiten direlako ongi estanpatu daitezen. Automatismo hauei esker eta potentzia oso altuko talde hidraulikoa duenez, prentsak abiadura oso altuak hartzen ditu.

 

Automobil ekoizleak Fagor Arrasteren gain jarri du konfiantza proiektu honetarako, bere planta batean instalatutako beroko estanpazioko bi lineek izan duten emaitza onagatik. Guztiz automatizatutako lineak dira, bai formatuen kargan eta bai piezen pilaketan. Gainera, 2 labe dituzte paraleloan formatuak berotzeko. Prentsara kargatzeko Fagor LR3-120 feederra dute, beraz, formatu beroak azkar garraiatzen dituzte estanpazio gunera, kalitatea eta prozesuaren egonkortasuna bermatuz.

 

Piezak, estanpatu ondoren, automatikoki kokatzen dira pilatze edukiontzietan shuttle baten eta 3 robot Kukaren laguntzarekin. Beraz, prozesua guztiz modu automatikoan bukatzen da. Irteerarako zinta laguntzaile bat ere badu piezen kalitatea ikuskatzeko.

Garrantzi honetako ekoizle baten konfiantza izatea abal azpimarragarria da eta automatizazio sistema propioetan duen eskarmentuak Fagor Arrasateri beroko estanpazioko sektorean hazteko espektatiba garrantzitsuak eskaintzen dizkio. Konpainiak ezagutza sakona du transfer eta feederretan, Europan instalatu zen lehen serboprentsa mekanikoa ekoiztu zuen enpresa baita.

 

Expertise honek Fagor Arrasate egoera paregabean jartzen du beroko estanpazioan erreferente bezala kontsolidatzeko, eta lehen esan dugun bezala, merkatu hau asko zabaltzen ari da autoen plataforma berriak birdiseinatzeko bide berriengatik. Emisioen araudiak ere gero eta zorrotzagoak dira eta auto elektrikoen txasisak arindu behar direnez, teknologia hau estanpazio sektoreko hazkunde handiena duen teknologia bihurtzen ari da.

 

Fagor Arrasateri buruz

 

60 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Fagor Arrasate erreferentziazkoa da prentsen, estanpazio sistemen eta bobinen ebaketa eta prozesaketa lineen diseinu eta

ekoizpenean. Gainera, berrikuntza eta teknologian egin duen apustuari esker, bezeroei soluziorik aurreratuenak eskaintzen dizkie konformatze metaliko eta konpositeetarako.

Mundu mailan, 8 produkzio lantegi ditu, 4 zerbitzu zentro eta hainbat delegazio komertzial, soluzio pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetzen diotenak.

 

Mondragon Korporazioko bazkide fundatzaileetakoa da, Europako talde industrialik handienetakoa, 11.200 milioi euroko salmentak dituena eta 140 lantegi produktibo eta 80.000 profesional bost kontinenteetan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE