Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
I. Sokatira Txapelketia, bazkarixa,... ospatu die

Goikobaluko Erromerixie, hori da sasoie, hori! [Bidixuak]

550.Goikobaluko.Erromerixie.16 (id: 149410)


Bidixuak, argazkixak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2016ko irailaren 24a, zapatua


Erromerixia ibilbide gidatu bateaz hasi da, Ane Garai mondrautar geografuak gidatuta.


Besteak beste, metalgintzak gure herriko historian ziher izendako inportantzia azaldu dau, baitta hiribilduaren sorrera eta Santa Barbara edo Goikobalu parkearen xehetasunak be:


Esate baterako, XX. mendean zezenketetarako erabilli zala, edo ur-depositua bertan egon zala.


Bertako gazteluaz eta Santa Barbara baselizaz be berba ein dau, ta bittartien herrittarrek adi entzun daue esplikaziñuak.


Aurtengo erromerixako beste nobedade batzuk doke jokua eta haur-jolasak izan die, eta bertan egon die SUDCeko eta "Txatxili"ko lagunak.


Ekin Emakumeak Elkarteko lagunak be talogintzan aritu die, ohittura dan moduan, talo goxuak prestaketan.


Egoerdi partean, Udalaxpeko txistularixak Herriko plazatik Goikobalura igo die, eta horren ostean bertsuak, alboka doinuak,... nagusitu die.


"Hik eruen, Hik jan" bazkarixan ostean, Patxi Monterok gidatutako dantzaldixan handixek eta txikiek parte hartu daue, gustora gainera.


Gero, Goikobaluko I. Sokatira Txapelketa ospatu da, eta 7 talde mistok parte hartu daue. Tiraldi ugari eindda, podiuma holan geratu da:

  • Zuztarrak Errotuz
  • Rabogordoak
  • Askotarikoak

Lehenbiziko esperientzian ederto pasau daue parte-hartzailliek eta publikoak,eta lehen hiru taldiek janari sorta bana irabazi daue.


Horren ostean, Eneritz, Leire eta Jontxuk dantzaldi berritzailea emun daue, trikitixa saxofoiarekin, kaxoiarekin,... uztartuta.


Horrenbestez, egun pasa oso politta in daue herrittar ugari bertan, Goikobalun bertan, urrun jun barik.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE