Euririk gabeko aldi luzea bi aldiz luzeago egiten da

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Kepa Arkauz ez dago atxilotutako ustezko ETAko kideen artean
Ostegun arratsaldean kontrakoa argitaratu zen arren polizia frantsesak ez du Kepa Arkauz atxilotu. ADN eta hatz marken probak egin ostean poliziak baztertu egin du Arkauz atxilotuetakoen artean egotea.

595 (id: 9740939)

 

Testua: Mikel Arregi Askasibar / 2013ko otsailak 22,eguakotxa


 

Kepa Arkauz ez dago ostegun eguerdian Frantzian atxilotutako ustezko ETAko kideen artean. Horrela baieztatu zuen ostegun iluntzean polizia espainiarrak hedabide desberdinei igorritako prentsa oharrean. Zenbait hedabidek, tartean Mondraberrik, Kepa Arkauz gazte arrasatearra atxilotua izan den albistea zabaldu zuten atzo arratsaldez. Poliziak eta hedabide espainiarrek emandako bertsioa ontzat hartuta, asko izan ziren atzo arratsaldean Kepari elkartasuna adierazteko mugitu ziren arrasatearrak.

 

Ezker Abertzaleak esaterako asanblada deitu zuen Seberon arratsaldeko zazpi terdietarako. Bertan eman zuten albistea: Kepa ez zegoen atxilotutako bi ustezko ETAko kideen artean. Mondraberrik jakin duenaren arabera, atzo eguerdian kazetari batek Kepa atxilotuta zegoelaren albistea eman zion bere familiari telefonoz; eta ordu batzuk beranduago aurretik esandakoa ezeztatu egin zien kazetari berak.

 

Albistea jakin ostean asanbladan batutako herritarrek manifestazioa egitea erabaki zuten. Arrasate erdialdeko kaleak zeharkatu ostean Seberon bertan bukatu zuten atxiloketen kontrako protesta.

 

Konfusio handiko arratsaldea izan da atzokoa. Mondraberrik ere Keparen argazkia kaleratu zuen bere atxiloketaren berri emateko. Gure hanka sartzearen jabe izanez, barkamena eskatu nahi diegu Kepa Arkauzen lagun eta senideei eta baita noski gure irakurle guztiei.

 

 

 

 

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE