Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Gidari batek txirrindulari bat kolpeka eraso du

GIDARI BATEK TXIRRINDULARI BAT KOLPEKA ERASO DU

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko otsailak 21, osteguna


Gaur arratsaldean 3 txirrindulari arrasatear herriko kale batetik ibiltzen ari ziren. Hirurak 18 urteko mutilak.

 

Atzetik motordun ibilgailu bateko gidaria builaka hasi zaie. Txirrindulariak aurreratu dituenean, gidariak ondo-ondotik pasatu zaie, eta ibilgailua euren aurrean geratu du.


Txirrindularietako batek mobila atera du eta ibilgailuaren matrikulari argazki bat atera dio. Gizonezko gidariak hori ikustean bere onetik irten da eta txirrindulariari hainbat kolpe eman dizkio aurpegian eta buruan oro har.


Ertzain batzuk inguruko taberna batean zeuden, eta txirrindulariek gertaturikoa azaldu diete. Ertzainek salaketa bat aurkeztea gomendatu diete.


Horretarako, erasotutako txirrindularia ospitalera joan da, buruan kolpeak zituela, parte medikuaren bila. Ondoren salaketa aurkeztekoa da.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE