Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Gabonetako VIII.Saskibaloi txapelketak badu irabazlea

Maitane Muñoz-2015/12/28

 

Ointxe saskibaloi taldeak aurten ere Gabonetako Txapelketa berezia antolatu du. Talde euskaldunak, estatu espainiarretik etorritakoak eta frantziar talde bi lehiatu dira Iturripeko kantxan. Baina norbaitek irabazi behar eta aurtengo garailea "Salesianos, Soto Piratas" taldea izan da.

Norgehiagoka oso berdindua egon da partidu guztian zehar, 2 edo 3 puntuko aldea soilik egon da markagailuan. Presio handia egin dute defentsan bi taldeek eta eraso lan izugarria ahalik eta lasterren puntuak azkar irabazteko. Partidua amaitzeko 40 segundo falta zirenean 66 puntura berdinduta zeuden bi taldeak. Emozioak emozio, azkenean talde madrildarrak eskuratu trofeoa, azkenengo segundoan.

"Ointxeko" mutilek ere torneo polita egin dute eta azkenenan, gaur goizeko partiduan 4.postua lortu dute Nafarroako "San Fermin" taldearen aurka jokatutako partiduan (hauek 3.postua lortu dute).

Tolosara joan da 5.lekua eta 6.postua aldiz, Jeunesse Sportive de Mirepeix talde frantziarrak eskuratu du.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE