Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gizonezkoen minbiziaren aurka

Arrasate eta Bergarako Movember batu dira ekitaldi solidarioan

Argazkiak, bideoa eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 16, zapatua

 

Movemberreko ekitaldiek aurrera jarraitzen dute, eta gaur eguerdian 'San Prudentzio Meeting' izenekoa ospatu da.

 

Bergarako Movember taldeak antolatu du (Movember Gara) eta Arrasateko taldeekideekin (Mondravember) elkartu dira Elorregin. Oñatiar batzuk ere izan dira.

 

Gurutze Gorriak euren partzela bat utzi du, eta ekitaldia euritik babestuta egin da. Gainera, haurrentzako txokolate beroa izan da, baita helduentzako txorizo egosi eta salda beroa ere.

 

Hortaz gain, Dj Exhilek musika elektronikoa jarri du, eta giroa berotzeko lanetan ere Unai Azkarate aritu da. Gogoan izan bihar Mondravemberrek hitzordu berri bat izango duela, Ointxeren partiduaren harira, gizonezko minbiziaren aurkako ikerkuntza laguntzeko.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE