Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Mondra garaipenaren bidera itzuli da

Testua eta argazkiak: Ibai Trebiño / 2016-04-16
 (id: 8803125)
 
Agorrosinen jasandako porrotaren ostean, Mondra garaipenaren bidera itzuli da gaur Mojategin Ilintxari 3-0 irabazi ostean.

Partidua hasi bezain pronto aurreratu da markagailuan Mondra, Uribesalgok seigarren minutuan egindako golari esker. Parekotasuna izan da nagusi lehen zatian, Mondrak ezin izan du Ilintxaren defentsa apurtu eta gol aurkera gutxi sortu ditu, soilik ezker hegaletik egindako barnealdi batzuk.

Atsedenaldiaren ondoren, Mondrak partidu erosoa jokatu du. Bi hegaletatik arrisku handia sortuz, eta erdilarien lanari esker, arerioaren defentsa apurtzea lortu du talde zurimoreak. Barberok bigarren gola egin du, eta Uribesalgok hirugarrena.

Honezkero, Mondrak bigarren postuari eutsi dio beste astebetez, eta datorren astean Zumaiako izango du aurrez-aurre. 

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE