Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Publierreportaia

“Kalitatezko produktuak prezio onean saltzea dugu gustoko”

Erdiko Kaleko komertzio honek bost urte daramatza neska eta mutilentzat arropa eta osagarriak saltzen

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko azaroak 11, astelehena

Ouka dendak bost urte daramatza Arrasateko erdiko kalen arropa eta osagarriak saltzen. Bertako arduraduna den Maialen Bordaetxezarretak zer aurkitu dezakegun azaldu gura die arrasatearrei: “Batez ere neskentzat arropa dago erosgai, baita mutilentzako arropa eta zapatilak ere. Modan dauden marka ezberdinak ditugu, eta tendentziak asko jarraitzen ditugu. Ni donostiarra naiz eta hiriburu ezberdinetan bizi izan naiz urteetan, beraz erreferentzia handia da guretzat hiri handietan saldu eta ikusi daitekeen guztia”.

 

 (id: 4440250)

 

Dendako arduradunen hitzetan, Oukan aurki dezakegun arropa egunero erabiltzekoa da batez ere: “Kalitatezko produktuak prezio onean saltzea dugu gustoko. Prenda basikoak edo 'kasual' ugari aurki daitezke gure dendan egunero erabiltzekoak. Ez gara lanegunetan asteburuan bezala janzten eta gure kasuan askotan erabiltzeko arropak saltzen ditugu”.

 

(id: 9045726)

 

Bestalde, adin askotarako arropak daudela argitu nahi izan dute: “15 urteko neska batek adibidez zapatilak edota zenbait osagarri aurki ditzake baina normalean gure produktuak 25-40 urte arteko bezeroentzat dira. Ez ditugu besteak ahazten eta, egia esan, adin guztientzat daude gauzak baina horiek dira gehien aurkitu dezaketenak”.

Prezioei dagokienean, poltsiko guztietarako daude: “Oukan 20 euroko jertse bat edota 80 euroko beste bat aurki ditzakezu. Beharrak ez dira beti berdinak eta bezeroak zer behar, guk hura eskaintzen diogu”.

 

(id: 9068547)

 

Honetaz gain bezeroek bertako marka ezberdinak (bai arrasatearrak bai Euskadiko leku ezberdinetakoak) aurki ditzakete. Besteak beste Kaixocks edota Ika (Naiara Baskoetxearena) markak: “Diseinua ikasi nuen Bartzelonan eta esperientzia handia dut markak aukeratzen eta kalitateak miatzen. Hori da ezberdintzen gaituen puntu bat. Badakigu zein marka diren interesgarriak eta non dagoen kalitatea arropa salgai jartzerakoan”.

Eskaintzari begira beti aurkitu daitezke oinetako ezberdinak prezio murriztuan edota zenbait arropa outlet-ean, aurreko denboraldikoak direnean. Hurrengo Black Friday ospakizunean adibidez %20ko deskontua eskainiko diete bezeroei artikulu guztietan.

 

(id: 9102597)

 

(id: 9143829)

 

(id: 9443799)

 

(id: 9383898)

 

(id: 9361885)

 

(id: 9294717)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE