Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:

Jesus Markaideren abestiaren beste bertsio bat [audioa]

Piano eta biolinaz.

140.Jesus.Markaide.2 (id: 8806351)

 

Audioa: Jesus Markaide / Testua: G.L.H. / Argazkia: MB Artxiboa / 2011-ko otsailak 16, asteazkena

 

Jesus Markaideren “Zorion bat, zorion bi” gabon kanta Portaloi taldeak abestu zuen lehen aldiz 2007-ko gabonetan.

 

Joan den abenduan ere Portaloi abesbatzak kantatu egin zuen, baina bi bakarlarirekin eta akordeoiaren laguntzaz. Ahaztu barik Ander Etxebarriaren zuzenketak eta zuzendaritza.

 

 

Adierazi behar da abesti honek baduela urtebetetze ospakizunetarako bertsio bat. Eta biolin eta pianoarekin ere interpretatu daiteke [audioa entzun].

 

Jesus Markaidek idatzitako lehen abestia 1990ekoa da. Ordutik “nire produkzio musikala oso motza eta irregularra izan da” adierazi digu.

 

Markaideren lehen konposizio hori “Kardantxilloa” deitzen da. San Frantzisko Xabier Ikastolako lau umek abestu zuten Euskal Herriko Txapelketan, eta hiru eliminatoria gainditu ondoren, txapeldun izan ziren Donibane Lohizunen (Lapurdi).

 

Abesti horren grabaketa bat egin zen Arrasateko Udaletxearen laguntzaz hamar urte geroago”, adierazi du Jesus Markaidek.

 

 

  • Artxiboen deskarga

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE