Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
URETARA ERORITA

Gizon bat desagertu zen Landako urtegian

Atzo arratsaldean gizon bat desagertu zen Uribarri Ganboako urtegian, andregaiarekin batera zegoela 'koltxoneta' batetik uretara jausita. Oraindik ezin izan dute ur azpitik atera. 

 

250 (id: 8808148)

 

2009/08/01 


 

GASTEIZ-. Ezbeharra atzo, san inazio eguna, arratsaldeko 17.15ean gertatu zen, Uribarri Ganboa urtegian, Landako hondartzaren inguruan.

 

Jaiotzez kolonbiarra, Jorge izena du eta Kantabrian lan egiten du. Bere andregaiarekin eta Arrasateko lagun batzuekin joan zen urtegira egun pasa egitera, José Antonio Fernández Lakuako Gobernuko Larrialdietarako teknikariak azaldu duenez.

   

Bere andregaiarekin txalupa puzgarri batean zegoela, uretara jauzi egin zuen bainu bat hartzera. Haize handia zegoenez, txalupak abiadura hartu eta korronteak eraman zuen. Emakumeak ezin izan zuen ezer egin ontzia kontrolatzeko, eta une batean bere senargaia "hondoratu egin zen".

   

Emakumea sorosleek erreskatatu zuten, eta gizona aurkitzen ere saiatu ziren, baina ezin izan zuten.

   

Gaur goizean berriro ekin diete bilaketa lanei urpekariek eta sorosleek, eta 14.00etan bertan behera utzi dituzte, bihar goizeko 9.00ak arte.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE