Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uztailaren 15ean “lasai, eta bere organoak emanez”
Joxerra Elortza zendu da
Balore kooperatiboen eta euskararen alde jarraitu zuen erretiroa hartuta ere, besteak beste, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kide bezala.

 (id: 8766623)

 

Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztaila 15, astelehena/


 

Jose Ramon Elortza Gorosabel pertsona ezaguna zen Arrasaten euskararen eta balore kooperatiboen alde egindako lan eta borrokagatik.

 

Eskola Politeknikoan ikasi zuen, eta bertan ere irakasle-lanak egin zituen, Mekanikako maisu industrial gisa.

 

Irakaskuntzan jarraituz, Arrasateko Ikastolako zuzendaria izan zen, eta bere ibilbide profesionalean zehar hainbat kooperatibatan jardun zuen.


Alecoopeko lanaz gain, Ikerlanen Giza Baliabideetako zuzendaria izan zen, 2004ean erretiroa hartu zuen arte. Hala ere, Joxerra Elortza ez zen geldi geratzekoa, eta aktibo jarraitu zuen.


Lan-mundutik kanpo ere, hamaika ekimen sustatu zituen. Adibidez, Arrasateko Elkarri mugimenduan jardun zuen, gatazka armatua prozesu baketsu batekin amaitu zedin.Goiena Komunikazio Taldearen sustatzaileetariko bat izan zen, eta Iturbide egoitzako erabiltzaileen senideen ordezkari bezala aritu zen. 


Balore kooperatiboen alde jarraitu zuen erretiroa hartuta ere, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kide bezala. Elkarte horretako bilera batean, Debagoiena hobetzeko egitasmo bateko bilera batean, aurreko astelehenean ondo ezik sentitu zen. Garun-isuria izan zuen, eta Arrasateko Ospitaletik Gasteizko batera eraman behar izan zuten.


Familiak jakitera eman du astean zehar Joxerraren osasun egoerak okerrera egin duela, eta egoera atzeraezina zela. Mondragon Korporazioko Ander Etxeberriak azaldu bezala, "Joxerra bezalako pertsonak beharrezkoak dira, aktiboak, ezagutza eta esperientzia handikoak, gauzak hobetzeko prest daudenak".


Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko lehendakariak, Miguel Angel Laspiurrek gehitu du Joxerrak "kooperatibismoa izugarri maite izan duela, eta Arizmendiarrietaren baloreen jarraitzaile fidela izan dela". "Pertsona osoa izan da, zuzena, eta Arizmendiarrietaren baloreen aldeko borrokalaria".  


Familiak adierazi bezala, "gugan dago eta egongo da, betirako. Etxekook bihotzez eskertzen dugu egunotan jaso dugun maitasun guztia, oso lagungarria zaigu”. Bestalde, familiak eskaera bat egun du Joxeren izenean “ lore eta eskelak baino, eskertuko genuke ekarpenak bideratzea euskalgintzara eta Mundukidera”. Solidarioa beti, bere organoak eman ditu.

 

TuLankide: Joxerra Elortza joan zaigu!

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE