Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aurredenboraldiko lehen partidua irabazi du 'Mondra'-k
Talde zurimorea 0-3 nagusitu zaio Deusto taldeari, gaur goizean Zubietan jokatutako partidan.

Testua: Ibai Trebiño / 2016-08-20

 

'Mondra'-k hasiera ona eman dio aurredenboraldia eta Deusto taldearen aurka garaipen erosoa erdietsi du. 0-3 nagusitu dira Josu Zubiaren mutilak eta golegileak Andoni Aizpurua, Mikel Gonzalez eta Ander Arroyo izan dira.

 

Lehenengo partidua zuten aurrez-aurre zurimoreek gaur goizean Zubietan jokatutakoa eta Zubiak iragarri zuenez, jokalarien egoera fisikoa frogatzeko eta lantzeko balio izan du gaurko partidua.

 

Joan zen astelehenean hasi zuen aurre denboraldia 'Mondra'-k, nahiz eta jokalari guztiekin ez duten datorren astera arte. Hemendik aurrera jokalari guztiek ekingo diote entrenamenduei eta taldearen dinamika lantzen joan dira irailaren 10-11an jokatuko dute estreineko partiduan garaipen baliotsua erdiesteko asmoarekin.   

 

 (id: 8894845) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE