Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

"Porlanezko Ecobulebarra"

Idatzi honen bitartez Arrasateko EHbilduk adierazi nahi du izugarrizko bihotzeko mina hartu dugula batere ados Araba Etorbidean egiten ari diren zuhaitzen mozketekin.
Testua eta argazkiak: EH. Bildu Arrasate. 2019ko abuztuak 9, ostirala
 
 
Uztaila amaieran moztu ziren ezkiak 30 urtetik gorako zuhaitzak ziren, gerizpea eman, etorbidea apaindu eta San Andres auzoan dauden zuhaitz apurren taldea osatzen zuten. 50 zuhaitz baino gehiago bota dira. Udal gobernuak inplementatutako proiektuan beste zuhaitz batzuk landatzea aurreikusten da, bizpahiru metro haratago, beste hogei urte beharko dituztenak besteen neurria hartzeko.
 
 (id: 8807440) 

Aste honetan geltokiko beste zedro bi bota dira eta aurreikusten da hirugarrena ere botatzea. Hauek 64 urte dituzten arbolak dira. Kontraesan izugarria da. Ez dator bat gaur egungo herri garatu batekin 
2013an EHBilduk Araba Etorbideko proiektu hau diseinatu zuen eta 6 urte beranduago EAJk inplementatzea erabaki du bete-betean, garai berriei dagozkien aldaketak adostu gabe eragile eta beste alderdi politikoekin. 
 
 (id: 8795685) 

Azaldu nahi dugu, EHBildutik saiatu garela zuhaitzen 
botatzea geldiarazten. Udan alkate gisara diharduen Ibon Arrupek helarazi digunez, 2007ko txosten bat dagoela non zuhaitz hauek botatzea gomendatzen den. Gomendio hauek ez dira kontrastatuak izan, ez dira eguneratu. 
Helburua lehenik eta behin zuhaitzen bizirautea beharko luke izan, behintzat berauek salbatzeko dauden bide guztiak agortu arte.
 
EHBildutik saiatu gara udal gobernuarekin lan egiten, baina udal 
gobernuak gure eskaerei muzin eginez ez du irailera arte itxaron nahi izan. Gure taldeak Arrupe berari, bilera bat antolatzeko eskatu zion uztailaren 29an zuhaitzak botatzea  ekiditeko. Mesedez eskatu genion zuhaitzen botatzea abuztuan gelditzeko denon artean irtenbide bat lantzeko. Erantzunaren zai geundela zuhaitzak txikituak izan dira. Orain ez dago atzera bueltarik.



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE